65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLO

Udal Planeko UE-2.3 unitateko exekuzioko jarduketa sistemaren aldaketa Behin betiko onespena

Udalak, 2005eko otsailaren 25eko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Alloko Udal Planeko UE-2.3 unitateko exekuzio sistemaren aldaketa, egungo konpetsazio sistemaren ordez lankidetza ezartzeko, Juan Miguel del Portillo Basterra jaunak sustaturik. Erabakia jendaurrean egon da(2005eko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman baitzen argitara, apirilaren 6an) eta ez da epe horretan alegaziorik aurkeztu.

Horiek horrela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ondokoa erabaki da aho batez:

a) Behin betikoz onestea Alloko Udal Planeko UE-2.3 unitateko exekuzio sistemaren aldaketa, egungo konpetsazio sistemaren ordez lankidetza ezartzeko; sustatzailea: Juan Miguel del Portillo Basterra jauna.

b) Erabaki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitara dadila agintzea.

c) Erabaki honen berri ematea sustatzaileari eta Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentuko Planeamenduko Atalari.

Allon, 2005eko maiatzaren 2an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0511809