65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI-ARANATZ

UE16 urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsita (BOE)

Aurreko Arau Subsidiarioetako UE 16 urbanizatzeko proiektua ikusirik (han eginen baitira Construcciones Alzate eraikitzen ari den babes ofizialako etxebizitzak), eta kontuan hartuz Gobernu Batzordeak oniritzia eman ziola Carlos Ijurco Calvo arkitektoak prestaturiko proiektuari, Etxarri-Aranazko Udalak ondokoa erabaki du, 2005eko apirilaren 13ko osoko bilkura berezian:

_Hasiera batez onestea aurreko Arau Subsidiarioetako UE-16 urbanizatzeko proiektua.

_Honako erabaki honi buruzko iragarkia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, proiektua jendaurrean egon dadin 20 egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Prentsan ere emanen da argitara.

_Erabakia ukitutako jabe eta lagun guztiei jakinaraztea, eta Udalaren ediktu oholean jartzea ikusgai.

Etxarri-Aranatzen, 2005eko apiriliaren 29an._Alkate udalburua, Juan Bautista Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0511806