65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

FUSTIÑANA

Aurrekontuko 03/2004 aldaketa

Fustiñanako Udalak, 2005eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276 eta 284. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, aurrekontuko aldaketaren espedientea onestea erabaki zuen, ondotik heldu baita. Espedientea idazkaritzan egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan zuzenketak, oharrak edo alegazioak egin ditzaten. Epe hori inolako alegaziorik jaso gabe iragan ondoan, behin betikoa bilakatuko da bertzerik gabe.

Kreditu gehikuntza, gastuetan: 67.831,61 euro.

IV. kapitulua:

Hornidura sareetako mantentze lanak: 11.532,29 euro.

Udalaren Ur Batzordearen fakturazioa: 14.624,13 euro.

Bestak: 21.986,47 euro.

VI. kapitulua:

Inbertsio tikiak: 19.688,72 euro.

Finantzaketa:

Lurren salmenta: 19.688,72 euro.

Kreditu transferentziak: 48.142,89 euro.

Fustiñanan, 2005eko apirilaren 28an._Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L0511914