65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

321/2005 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Tuterako ekialdeko saihesbidea egitea" izeneko proiektua, Bilbo-Logroño-Zaragoza N-232 errepidetik Fontellasen sartzeko bidegurutzetik NA-125 errepideko Ejea de los Caballerosen eta NA-134 errepideko Arguedas-Tuteraren arteko bidegurutzera bitartekoa, jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betikoz onesten duena.

Herri Lan zuzendari nagusiak, abenduaren 27ko 676/2004 Ebazpenaren bidez, "Tuterako ekialdeko saihesbidea egitea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman zion eta jendaurrean paratu zuen. Ebazpen hori 2005eko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 14an.

Ebazpen horren bitartez, proiektua bera eta hark ukitutako ondasun eta eskubideak jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Nafarroako Gobernuak, 2002ko abenduaren 4ko Erabakiaren bidez, Tuterako Ekialdeko Saihesbiderako udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen.

Orobat, abenduaren 4ko 2766/2002 Ebazpenaren bidez, "Tuterako Ekialdeko Saihesbidearen Alternatibetarako Azterlan Irizpide-anitza" delakoaren ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena egin zen.

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian honako hauek aurkeztu direla:

1. alegazioa: M.ª José Sanz Villar.

1. Saihesbidearen mendebaldean, Tuterako 28. poligonoko 129 (TU-60), 130A (TU-68) eta 130B (TU-70) lurzatietan, okupazioa ahalik gehien murriztu dadila eskatu du.

2. Tuterako 28. poligonoko 124 (TU-62), 125A (TU-64) eta 125B (TU-66) lurzatietan maileguetarako behin betiko okupazioa ken dadila eta horretarako 129 eta 130. lurzatietako gainerako lurrak erabil daitezela eskatu du.

Erantzuna:

1.a eta 2.a. Ez da onartu eskatutakoa. 129 (TU-60), 130A (TU-68) eta 130B (TU-70) lurzatiak, saihesbidearen trazadurak ukitzen dituenak, 124 (TU-62), 125A (TU-64) eta 125B (TU-66) lurzatien ondoan daude; azken horiek materialen kalitatearen eta kokaeraren aldetik guztiz egokitzat jotzen dira eta saihesbideko ezpondetarako mailegu-materialak ateratzeko erabiliko dira.

Saihesbideak ez ditu osorik hartuko aipatutako 129. eta 130. lurzatiak. Hala ere, hartuko ez dituen zatietan, saihesbidearen eta 124. eta 125. lurzatien artean, azaleko materiala mailegu gisa erabiliko da, hau ere oso egokia delako ezpondak egiteko.

Ezin da eskatutakoa onartu, aztarnategi arkeologikoa dagoelako 129. eta 130. lurzatietan, saihesbidearen ekialdera geratuko den alderdian. Mailegu-materialak ateratzeko lanetan aztarnak azaleratuko balira aztarnategia hondatuko litzateke.

Horregatik, 124 (TU-62), 125A (TU-64) eta 125B (TU-66) lurzatiak erabili behar dira mailegu-materialak ateratzeko.

2. alegazioa: Vicente De Carlos Pérez.

1. Finketara sartzeko ezponda berriz egin dadila eta bertako lurrak desjabetu daitezela eskatu du.

2. Okupazioaren ondorioz aprobetxamendurik gabe geratuko diren aldeak desjabetzeko eskatu du.

3. Erretenak lehenbailehen berregin daitezela eskatu du.

4. Behar izanez gero beraren lurzatiak berdindu daitezela eskatu du.

5. Beraren lurrak behar bezala baloratu daitezela eskatu du.

Erantzuna:

1. Ez da onartu eskatutakoa. Lurzatietako sarbidea ezin da saihesbidetik egin. Lurzatietara sartzeko zerbitzu-bideak proiektatu dira eta saihesbideak ukitzen dituen nekazaritza bideak ordeztu egin dira.

2. Ez da onartu eskatutakoa, okupazioak ez duelako aprobetxamendurik gabeko alderik sortuko.

3. Proiektuko Obra Planean zehaztu da nola berregin behar diren erretenak, eta lan horietarako zenbat denbora beharko den aurreikusi da. Nolanahi ere, obrek ukitutako lurzatien jabeei ahalik kalte gutxien eragiteko moduan eginen dira lan horiek.

4. Proiektuaren arabera, obren ondorioz berdindu beharreko lurzati guztiak berdinduko dira.

5. Lurzatiak baloratzean kontuan hartuko dira haien ezaugarriak eta kalifikazioa.

3. alegazioa: Ana Figueras Castellano.

1. Hauxe eskatu du: Ebro ibaiko zubian norabide bakoitzean bi errei egin daitezela, edo teknikoki kontuan har dadila etorkizunean zirkulaziorako lau errei egiteko aukera, bide osoan, zubia barne dela.

Erantzuna:

1. Ez da onartu eskatutakoa, ez egungo trafikoak ez proiektuan aurreikusitako trafikoak ez dutelako oraingoz justifikatzen lau erreiko galtzada egitea. Litekeena da noizbait errepide berria bikoiztea lau errei izan ditzan. Saihesbidearen trazadura eta inguruko orografia kontuan izanik, egungo proiektuaren garapenak ez luke bikoizketa hori eragotziko.

Zubia etorkizunean handitzeko eta bertan lau errei egiteko moduan diseinatzeari dagokionez, esan beharra dago ez dela egokitzat jotzen orain hori egitea, zubiaren diseinua nabarmen baldintzatuta gera litekeelako; izan ere, emaitza estetikoaren eta kostu ekonomikoaren gaineko eragina gehiegizkoa izan liteke. Dena dela, zubi berriaren diseinuak ez du zertan eragotzi Ebro ibaiko gurutzagunea noizbait bikoizteko aukera.

4. alegazioa: Lucio Vidorreta González.

1. Bere lurzatia osorik desjabetzeko eskatu du.

Erantzuna:

1. Onartu egin da eskatutakoa.

5. alegazioa: Antonio Oliver Gómez (Productos Agropecuarios Hermanos Oliver, S.L.)

1. Proiektuak eragin dizkion gaitz eta kalteen ordaina eskatu du.

Erantzuna:

1. Proiektuetako obren ondorioz aldi baterako eraginak edo eragin iraunkorrak sortzen direnean Administrazioak betiere konpentsazio ekonomikoa ematen du.

6. alegazioa: José Luis Navarro Zubeldia (Campo de Mosquerako ureztatzaileen elkartea)

1. Erretenen arteko lotuneetako fabrika-obrak proiektaturikoak baino 3 edo 4 aldiz handiagoak izan daitezela eskatu du.

2. Zubiaren azpiko bidearen altuera gutxienez 5 metrokoa izan dadila eskatu du.

3. Saihesbidearen bi alboetan zerbitzu-bide paraleloak egin daitezela eskatu du.

Erantzuna:

1. Tuterako ekialdeko saihesbidea egiteko proiektuan azterketa hidraulikoa egin da. Kontuan hartu dira ur-laster guztiak eta haien emariaren aldaketak, bai urtaroen araberakoak eta bai ohiz kanpokoak ere.

Saihesbideak gurutzatzen dituen erreten eta ubideei jarraipena emateko fabrika-obrak lehendik dauden erretenen neurriak eta malda kontuan harturik proiektatu dira eta ez da inon ere gutxitu erretenaren ahalmen hidraulikoa. Gutxienez 1.000 mm-ko diametroa jarri da, sestrak aukera ematen zuen guztietan, eta 5,00 x 5,00 metroko markoa ezarri da Lodaresko ubidea gurutzatzeko, 3,00 x 3,00 metrokoa Girón ubidea gurutzatzeko eta 2,00 x 1,00 metrokoa Mosquera erretena gurutzatzeko (2580 KP).

2. Onartu egin da eskatutakoa. Tuterako ekialdeko saihesbidea egiteko proiektuan, jendaurrean paratu den horretan, Ebro ibaiko zubiaren azpian bide batzuk proiektatu dira, lubeten paraleloak (lubeten eta zutoinen artetik doaz), 4,70 metroko galiboarekin. Bide horiek 100 urtean behin gertatu ohi diren uholdeen kotaren gainetik daude, horrelako uholdea gertatuta ere urak hartu ez ditzan.

Alegazio hau aintzat harturik, bide horien galiboa 5,00 metrora igo da. Horrela 100 urtean behin gertatu ohi diren uholdeetako ur-mailaren azpitik geratuko dira, baina halako uholderik gertatzen bada lubetak erabili ahal izanen dira sarbide gisa. Lubeten galiboa 4,50 metrokoa da ibaiaren eskuinaldean eta 4,60 metrokoa ezkerraldean.

3. Tuterako ekialdeko saihesbidea egiteko proiektuan, jendaurrean paratu den horretan, 5,00 metroko bide nagusiak proiektatu dira (7,00 metroko okupazioa), bigarren mailako beste bide batzuk, 3,00 metrokoak (5,00 metroko okupazioa), eta 3,00 metro zabaleko okupazio-zerrenda, erretenekin gurutzatzen den tokietan etenuneak dituena.

Betiere ahaleginak egin dira bideak orain bezain jarraituak izan daitezen.

Hala ere, alegazio hau aintzat harturik, proiektuaren aurrekontuan kontusail bat sartu da, berregindako erretenen eta bideen arteko gurutzaguneetan bideei jarraipena emateko, obren fasean.

7. alegazioa: Ana María Rodríguez Eneriz (Cabanillasko Udala)

1. Herria hornitzen duen hodi bat saihesbidearen ingurutik pasatzen dela kontuan hartzeko eskatu du.

2. Mailegu-materialak ateratzeko eta hondakinak botatzeko hartuko diren lurzatietako batzuk Udalaren izenean badaude ere Nasuinsa-ri laga zitzaizkiola jakinarazi du.

3. Okupazioa ahalik txikiena izan dadila eta laboreei kalterik gutxien egiten zaien urtaroetan egin dadila eskatu du.

4. Mailegu-materialak atera ondoren landare-lurrezko 1,20 metroko geruza bota dadila eskatu du.

5. Lur-geruza hori laborantzarako prestatuta utz dadila eskatu du.

6. Lurzati horietako ureztatze sistemak, bideak eta sarbideak berriz ezar daitezela eskatu du.

7. Ateratzen diren materialak Udalari ordaintzeko eskatu du.

Erantzuna:

1. Tuterako ekialdeko saihesbidea egiteko proiektuak ez du ukitzen Cabanillas hornitzen duen hodia, NA-125 errepidearen ondotik doana.

2. Proiektua prestatzeko fasean kontuan hartu da aipatutako lurzatiak Nasuinsa-ri laga zitzaizkiola, eta enpresa horrekin behar ziren harremanak egin dira.

3. Proiektua burutzeko behar adinako okupazioa eginen da, Obra Planean ezarritakoari jarraituz; plan horretan aurreikusi da zenbat denbora beharko den lan horiek egiteko. Nolanahi ere, obrek ukitutako lurzatien jabeei ahalik kalte gutxien eragiteko moduan eginen dira lan horiek.

4. Maileguek ukitutako lurzatiak behar bezala atonduko dira jabeei itzuli aurretik.

5. Aldi baterako okupatuko diren lurzatiak laborantzarako gai direla itzuliko zaizkie jabeei.

6. Tuterako ekialdeko saihesbidea egiteko proiektuan, jendaurrean paratu den horretan, ukitutako bide, sarbide eta ureztatze sistema guztiak berriz ezartzea aurreikusi da.

7. Lurzatiak baloratzean kontuan hartuko dira haien ezaugarriak eta kalifikazioa.

8. alegazioa: María Victoria Castillo Floristán (Tuterako Udala)

1. Saihesbidearen trazadurarik egokiena herritik urrunen pasatzen den trazadura dela adierazi du.

2. Nekazaritzaren gaineko eragina ahalik txikiena izan dadila eskatu du.

3. Ebro ibaiaren gaineko eragina gutxitzeko, zubiak euskarri bakarra izan dezala eta irudi berezi eta adierazgarria duen zubia proiektatu dadila proposatu du.

4. Bidea, zubia barne dela, noizbait handitu eta zirkulaziorako lau errei egiteko aukera proiektuan kontuan har dadila eskatu du.

5. Adierazi du egokitzat jotzen dela Ejea de los Caballerosko errepideko bidegurutzea zaharberritzea eta NA-134 errepidea bidegurutze horretatik Tuteraraino konpondu eta tarte horretan bidegorria eta bi bazterbide egitea.

Erantzuna:

1. Nafarroako Gobernuak, 2002ko abenduaren 4ko Erabakiaren bidez, Tuterako Ekialdeko Saihesbiderako udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen; proiektu sektorial horretan ontzat ematen da jendaurrean jarri den proiektu honetako trazadura.

Jendaurreko aldi honen xedea ez da trazaduraren alternatibak hautatzea. Gobernuak aipatu erabakia hartu aurretik jendaurreko aldia izan zen xede horrexetarako.

2. Azterlan irizpide-anitzean, alternatibak baloratzeko beste parametro batzuen artean, kontuan hartu ziren nekazaritzaren eta hiri finken gaineko eraginak.

3. Eraikuntza-irizpideei jarraituz proiektatu da zubia, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimenaz, organo hori Ebro ibaiko jabari publiko hidraulikoaren arduraduna baita, eta irizpide estetikoak ere aintzat hartu dira, betiere arrazionaltasun printzipioari eta baliabide ekonomikoen erabilera eraginkorraren printzipioari loturik.

4. Ez da onartu eskatutakoa, ez egungo trafikoak ez proiektuko trafikoak ez dutelako oraingoz justifikatzen lau erreiko galtzada egitea. Litekeena da noizbait errepide berria bikoiztea lau errei izateko. Saihesbidearen trazadura eta inguruko orografia kontuan izanik, egungo proiektuaren garapenak ez luke bikoizketa hori eragotziko.

Zubia etorkizunean handitzeko eta bertan lau errei egiteko moduan diseinatzeari dagokionez, esan beharra dago ez dela egokitzat jotzen orain hori egitea, zubiaren diseinua nabarmen baldintzatuta gera litekeelako; izan ere, emaitza estetikoaren eta kostu ekonomikoaren gaineko eragina gehiegizkoa izan liteke. Dena dela, zubi berriaren diseinuak ez du zertan eragotzi Ebro ibaiko gurutzagunea noizbait bikoizteko aukera.

5. Ejea de los Caballerosko errepideko (NA-125) bidegurutzea egokitu eginen da eraikuntza proiektuan. Bidegurutze horretatik Tuteraraino NA-134 errepidea egokitu eta bidegorria eta bazterbideak egiteari dagokionez, esan beharra dago jarduketa hori proiektu honen definizio-eremutik kanpo dagoela, beraren eragina eta garrantzia direla eta.

9. alegazioa: Luis Oliver Gómez (Eólica La Bandera, S.L.)

1. Bere instalazioetan zerbait aldatu, narriatu edo hondatzen bada behar bezala konpondu, lehengoratu edo berrezar dadila eskatu du.

2. Eólica la Bandera enpresaren funtzionamenduari edozein kalte eragiten bazaio kalte-ordaina eman dadila eskatu du.

3. Lurpeko linea elektrikoaren zatiren bat saihesbidearen azpian geratzen bada, hodi barnean instalatu dadila eta hodiaren muturretan linearako sarbide gisa kutxetak jar daitezela eskatu du.

4. Gaitz eta kalteen estaldura aseguru polizaren bidez berma dadila eskatu du.

5. Lurpeko eroaleak eta hodiak berrezartzeko proiektu tekniko elektrikoa Eólica la Bandera enpresako teknikariekin batera aztertu eta hitzartu dadila eskatu du.

Erantzuna:

1. Saihesbidea egiteko proiektuaren 15.6 eranskinean azaltzen diren aldaketak aurreikusten dira.

2. Funtzionamenduaren etenaldi bakarra aurreikusten da, desbideratu behar diren hodietan konexioak egiteko.

3. Jendaurrean jarri den proiektuan ezarrita dago lurpeko linea elektrikoaren zatiren bat saihesbidearen azpian geratzen bada hodi barnean instalatuko dela eta hodiaren muturretan linearako sarbide gisa kutxetak jarriko direla.

4. Ez da onartu eskatutakoa.

5. Onartu egin da alegatutakoa. Enpresarekin izandako elkarrizketetan adierazi bezala, ekialdeko saihesbidearen proiektuan, ukitutako zerbitzuei buruzko eranskinean hain zuzen (15. eranskina), zangak eta kanalizazioak eginen direla jaso da. Eólica Navarra-Eólica La Bandera S.L.k berak ezarri behar ditu zerbitzua lehengoratzeko kableak, lotuneak eta abar, Administrazioari Jakinarazteko Aurrekontuan horretarako jarritako diruarekin. Orobat aurrekontu horretan sartuta daude proiektua, obra-zuzendaritza, behar diren baimenak eta linean jarri beharreko seinaleak eta mugarriak.

10. alegazioa: María Victoria Castillo Floristán (Tuterako Udala-Mendiak)

1. Taustetik Andimendira doan errege altxonbidean ukituko den tartea berregiteak ez duela zentzurik adierazi du.

2. Valdetellas mendiko drainadura (4,850 k.p.) hormigoizko erretenera hustu dadila eskatu du, 5,270 eta 5,500 k.p.etan bezala.

3. Saihesbidearen alboetako bideak lotu daitezela eskatu du, jarraipena emateko eta zerbitzu-bide gisa erabiltzeko.

4. Bere titulartasuneko lurzati batzuen zerrenda eman du. Herriko bizilagun batzuek lurzati horien adjudikazioa dute eta jakinarazi egin behar zaie proiektuak ukitzen dituela.

Erantzuna:

1. Taustetik Andimendira doan errege altxonbideko tarte hori desafektatu egin da, hura berregiteko aukera baztertu baita, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarekin bat etorririk.

2. Onartu egin da alegatutakoa. Valdetellas mendiko drainadura aurreikusita eta egoki taxututa dago jendaurrean jarritako proiektuan. Drainadura hori 4,850 k.p.aren pare dagoen hormigoizko erretenera hustu dadin egin beharreko obrek gaur egun aurreikusten ez diren eraginak izanen lituzkete.

3. Tuterako ekialdeko saihesbidea egiteko proiektuan, jendaurrean paratu den horretan, 5,00 metroko bide nagusiak proiektatu dira (7,00 metroko okupazioa), bigarren mailako beste bide batzuk, 3,00 metrokoak (5,00 metroko okupazioa), eta 3,00 metroko okupazio-zerrenda, erretenekin gurutzatzen den tokietan etenuneak dituena.

Betiere ahaleginak egin dira bideak orain bezain jarraituak izan daitezen.

Hala ere, alegazio hau aintzat harturik, proiektuaren aurrekontuan kontusail bat sartu da, berregindako erretenen eta bideen arteko gurutzaguneetan bideei jarraipena emateko, obren fasean.

4. Ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldian, titulartasuna aldatzeko behar diren agiriak ekarri beharko dira.

11. alegazioa: M.ª Rosario Jiménez Pérez

1. Aldi baterako ukituko diren elementuak berrezar daitezela eta behin betikoz desjabetutako ondasunengatik behar adinako kalte-ordaina eman dadila eskatu du.

Erantzuna:

1. Proiektuetako obren ondorioz aldi baterako eraginak edo eragin iraunkorrak sortzen direnean Administrazioak betiere konpentsazio ekonomikoa ematen du.

12. alegazioa: Campo de Traslapuenteko ureztatzaileen elkartea.

1. Erretenetako pasabide guztietan hodiaren ordez markoa jar dadila eskatu du.

2. Marko horiek hurrengo tokietan 1,00 x 1,00 metrokoak izan daitezela eskatu du:

3,200 eta 3,300 k.p.en artean (Girongo ubidea)

3,600 eta 3,700 k.p.en artean (Cabanillasko lotunea)

3. 3,400 eta 3,500 k.p.en arteko markoa 2,00 x 2,00 metrokoa izan dadila eskatu du, eta dagokion ubidea berregiten denean hormigoiz egin dadila, aire zabalean, eta gutxi gorabehera lehengoaren neurriak izan ditzala.

4. 3,700 eta 3,800 k.p.en artean proiektaturiko lurrezko ubidea, 0,80 x 0,80ko sekzioa duena, hormigoizkoa eta aire zabalekoa izan dadila eskatu du, eta 0,80 x 0,80 metroko ubideak 1,00 x 1,00eko sekzioa izan dezala.

5. 4,300 eta 4,400 k.p.en arteko markoa kendu egin daitekeela adierazi du.

6. Berregin behar diren erreten guztiek finkak ureztatzeko sarrerako markoa, erretena ixteko zeharkako markoa eta beren neurriko ataka izan ditzatela eskatu du.

7. Emari handiagoa kalkulatzeko eskatu du, inguruan ur mailaren bat-bateko aldaketak izaten direlako.

8. Administrazioak edo berariaz izendatzen den arduradunak saihesbidearen proiektuak ukitutako ubide guztiak garbitu, mantendu eta egokitzeko ardura har dezala eskatu du.

Erantzuna:

1.a eta 2.a. Behin betiko proiektuan handitu egin da lehendik proiektaturiko hodien diametroa: 1.000 mm-ko hodiak proiektatu dira, errepidearen sestrak aukera ematen duen toki guztietan. Honako pasabide hauetan soilik proiektatu dira markoak: Lodaresko ubidean (5,00 x 5,00); Girongo ubidean (3,00 x 3,00); Mosquerako erretenean, 2580 k.p.an (2,00 x 1,00), eta Cabanillasko errepideko 3580-3620 KP zeharkatzen duen erretenean (1,00 x 1,00).

Hodien ordez markoak jartzeko azterketa egin ondoren aukera hori baztertu egin da, arrazoi teknikoak tarteko direla. Besteak beste, markoak jarriz gero fabrika-obran estankotasun arazoak sortuko lirateke, eta ondorioz arriskuak errepide berrian: zoladurako eremu zurruna handiagoa izanen litzateke eta horrek eragina izanen luke asfaltoan, eta abar.

3. Girongo ubideko gurutzagunean (3+240 KP) 3,00 x 3,00 metroko marko aurrefabrikatua jarri da. Ubide horrek berriro zeharkatzen du saihesbidea 3.400 KPan eta saihesbidearen mendebaldetik desbideratu da 3+240 KPko gurutzaguneraino. Puntu horretan ureztaketa erreten batek ere saihesbidea zeharkatzen du eta haren ordez 800 mm-ko diametro izendatua duen hormigoizko hodia jartzea aurreikusi da.

4. Onartu egin da eskatutakoa 3,700 eta 3,800 k.p.en artean.

5. Behin betiko proiektuan kendu egin da 4,300 eta 4,400 k.p.en arteko markoa.

6. Eskatutakoa badago proiektuan jasorik. Erretenaren prezioak barnean du "ureztaketa guneak eta atakak berrezartzeko" prezioa.

7. Tuterako ekialdeko saihesbidea egiteko proiektuan azterketa hidraulikoa egin da. Kontuan hartu dira ur-laster guztiak eta haien emariaren aldaketak, bai urtaroen araberakoak eta bai ohiz kanpokoak ere.

Saihesbideak gurutzatzen dituen erreten eta ubideei jarraipena emateko fabrika-obrak lehendik dauden erretenen neurriak eta malda kontuan harturik proiektatu dira eta ez da inon ere gutxitu erretenaren ahalmen hidraulikoa. Gutxienez 1.000 mm-ko diametroa jarri da, sestrak aukera ematen zuen guztietan, eta 5,00 x 5,00 metroko markoa ezarri da Lodaresko ubidea gurutzatzeko, 3,00 x 3,00 metrokoa Girón ubidea gurutzatzeko eta 2,00 x 1,00 metrokoa Mosquera erretena gurutzatzeko (2580 KP).

8. Onartu egin da eskatutakoa.

13. alegazioa: Campo de Valpertunako ureztatzaileen elkartea.

1. Mondorotica bidearen parean, 0,400 eta 0,500 k.p.en bitartean, aziendarentzat gaineko pasabidea egin dadila eskatu du.

2. 0,580 eta 0,800 k.p.en bitartean, proiektaturiko zerbitzu-bidearen bi muturrak lotzeko eskatu du.

3. Erretenetan saihesbidearen azpiko pasabideak markoen bidez egin daitezela eskatu du, inola ere ez hodien bidez, eta markoek 1,00 x 1,00 metroko neurriak izan ditzatela.

4. 0,400 eta 0,500 k.p.en bitartean dagoen pasabidea bikoitza izan dadila eskatu du, eta ataken sistema izan dezala, ureztatu ezinik gelditu diren finka batzuk ureztatu ahal izateko.

5. 0,500 eta 0,600 k.p.en bitartean dagoen pasabidetik abiatzen den erretena hormigoizkoa eta aire zabalekoa izan dadila eta 0,70 x 0,70eko sekzioa izan dezala eskatu du.

6. 0,600 eta 0,700 k.p.en bitartean dagoen pasabidetik abiatzen den erretena hormigoizkoa eta aire zabalekoa izan dadila eta 0,70 x 0,70eko sekzioa izan dezala eskatu du.

7. Emari handiagoa kalkulatzeko eskatu du, inguruan ur mailaren bat-bateko aldaketak izaten direlako.

8. Administrazioak edo berariaz izendatzen den arduradunak saihesbidearen proiektuak ukitutako ubide guztiak garbitu, mantendu eta egokitzeko ardura har dezala eskatu du.

Erantzuna:

1. Eskaera honi erantzunez, Mondorotica bidearen parean abereentzat saihesbidearen gainetik pasabidea egiteko aukera aztertu da. Zailtasun teknikoak direla eta, horren ordez abereentzako azpiko pasabidea proiektatu da 0+260 KPan, 3,00 m zabal eta 2,00 m garai. Pasabide horrek jarraipena emanen dio Mondorotica bideari, Fontellasko biribilguneraino iritsi gabe.

2. Ikus 10. alegazioari emandako erantzuna (3. puntua).

3. Hodien ordez markoak jartzeko azterketa egin ondoren aukera hori baztertu egin da, arrazoi teknikoak tarteko direla. Besteak beste, markoak jarriz gero fabrika-obran estankotasun arazoak sortuko lirateke, eta ondorioz arriskuak errepide berrian. Behin betiko proiektuan handitu egin da lehendik proiektaturiko hodien diametroa.

4. Onartu egin da eskatutakoa. Behin betiko proiektuan TU-16 eta TU-18 lurzatien behin betiko desjabetzea kendu egin da eta haiek ureztatzeko sistema egokia berrezarri da.

5. 0,5 eta 0,6 KPen artean 0,70 H x 0,70 V sekzioa duen hormigoizko erretena proiektatu da, egun duten erretena bezalakoa.

6. 0,6 eta 0,7 KPen artean 0,70 H x 0,70 V sekzioa duen hormigoizko erretena proiektatu da, egun duten erretena bezalakoa.

7. Tuterako ekialdeko saihesbidea egiteko proiektuan azterketa hidraulikoa egin da. Kontuan hartu dira ur-laster guztiak eta haien emariaren aldaketak, bai urtaroen araberakoak eta bai ohiz kanpokoak ere.

Saihesbideak gurutzatzen dituen erreten eta ubideei jarraipena emateko fabrika-obrak lehendik dauden erretenen neurriak eta malda kontuan harturik proiektatu dira eta ez da inon ere gutxitu erretenaren ahalmen hidraulikoa. Gutxienez 1.000 mm-ko diametroa jarri da, sestrak aukera ematen zuen guztietan, eta 5,00 x 5,00 metroko markoa ezarri da Lodaresko ubidea gurutzatzeko, 3,00 x 3,00 metrokoa Girón ubidea gurutzatzeko eta 2,00 x 1,00 metrokoa Mosquera erretena gurutzatzeko (2+580 KP).

8. Onartu egin da eskatutakoa.

14. alegazioa: Huertas Mayores eta Campos Unidos de Tudela ureztatzaile elkarteak.

1. Erretenetan saihesbidearen azpiko pasabideak markoen bidez egin daitezela eskatu du, inola ere ez hodien bidez, eta markoek 1,00 x 1,00 metroko neurriak izan ditzatela, salbuespenak salbu.

2. 0,600 eta 0,700 k.p.en bitartean dagoen pasabidetik abiatzen den erretena hormigoizkoa eta aire zabalekoa izan dadila eta 0,70 x 0,70eko sekzioa izan dezala eskatu du.

3. 0,800 eta 0,900 k.p.en bitartean dagoen pasabidetik abiatzen den ubidea hormigoizkoa eta aire zabalekoa izan dadila eta 1,50 x 1,50eko sekzioa izan dezala eskatu du.

4. 1,200 eta 1,300 k.p.en bitartean dagoen pasabidetik abiatzen den erretena hormigoizkoa eta aire zabalekoa izan dadila eta 0,70 x 0,70eko sekzioa izan dezala eskatu du.

5. Adierazi du ureztatzaileen elkarteak ez duela baliagarritzat jotzen 1,200 eta 1,300 k.p.en artean proiektaturiko lurrezko erretena (2,00 x 1,50eko sekzioa), eta erreten horrek, saihesbidearen ondotik doan tartean, hormigoizkoa eta aire zabalekoa eta 0,80 x 0,80 metrokoa izan behar duela.

6. Berregin behar diren erreten guztiek finkak ureztatzeko sarrerako markoa, erretena ixteko zeharkako markoa eta beren neurriko ataka izan ditzatela eskatu du.

7. Emari handiagoa kalkulatzeko eskatu du, inguruan ur mailaren bat-bateko aldaketak izaten direlako.

8. Administrazioak edo berariaz izendatzen den arduradunak saihesbidearen proiektuak ukitutako ubide guztiak garbitu, mantendu eta egokitzeko ardura har dezala eskatu du.

Erantzuna:

1. Hodien ordez markoak jartzeko azterketa egin ondoren aukera hori baztertu egin da, arrazoi teknikoak tarteko direla. Besteak beste, markoak jarriz gero fabrika-obran estankotasun arazoak sortuko lirateke, eta ondorioz arriskuak errepide berrian. Behin betiko proiektuan handitu egin da lehendik proiektaturiko hodien diametroa.

2. 0,6 eta 0,7 KPen artean hormigoizko erretena proiektatu da, 0,70 H x 0,70 V-ko sekzioa izanen duena.

3. Ubide hori saihesbidearekiko gurutzaguneak bakarrik ukituko du. Gurutzagune horretan 1.000 mm-ko diametro izendatua duen hormigoizko hodia jartzea aurreikusi da.

4. 1,2 eta 1,3 k.p.en artean egun lurrezko erretena dago, linearen amaiera dena, eta beharrezkoa jo da soil-soilik 0,5 H x 0,50 V-ko hormigoizko erretena.

5. 1,200 eta 1,300 k.p.en artean proiektaturiko lurrezko erretenak, saihesbidearen perpendikularra den tartean, saihesbidearen hegoaldean dauden lurzatietatik datorren lurpeko ura biltzea du xede.

Saihesbidearen paraleloa den tarteari dagokionez, proiektaturiko ubidea hormigoizkoa da, aire zabalekoa, eta 0,80 x 0,80 metroko sekzioa du. Neurri horiek nahikoak dira ubidera isurtzen den emaria bideratzeko.

6. Eskatutakoa badago proiektuan jasorik. Erretenaren prezioak barnean du "ureztaketa guneak eta atakak berrezartzeko" prezioa.

7. Tuterako ekialdeko saihesbidea egiteko proiektuan azterketa hidraulikoa egin da. Kontuan hartu dira ur-laster guztiak eta haien emariaren aldaketak, bai urtaroen araberakoak eta bai ohiz kanpokoak ere.

Saihesbideak gurutzatzen dituen erreten eta ubideei jarraipena emateko fabrika-obrak lehendik dauden erretenen neurriak eta malda kontuan harturik proiektatu dira eta ez da inon ere gutxitu erretenaren ahalmen hidraulikoa. Gutxienez 1.000 mm-ko diametroa jarri da, sestrak aukera ematen zuen guztietan, eta 5,00 x 5,00 metroko markoa ezarri da Lodaresko ubidea gurutzatzeko, 3,00 x 3,00 metrokoa Girón ubidea gurutzatzeko eta 2,00 x 1,00 metrokoa Mosquera erretena gurutzatzeko (2580 KP).

8. Onartu egin da eskatutakoa.

15. alegazioa: María Carmen Sanz Ruiz.

1. Proiektuak ukitutako lurzatien zerrendan bere jabetzako lurzatiaren titulartasuna oker dagoela jakinarazi du.

Erantzuna:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldian, titulartasuna aldatzeko behar diren agiriak ekarri beharko dira.

16. alegazioa: José Garnica Sanz.

1. Proiektuak ukitutako lurzatien zerrendan bere jabetzako lurzatiaren titulartasuna oker dagoela jakinarazi du.

Erantzuna:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldian, titulartasuna aldatzeko behar diren agiriak ekarri beharko dira.

17. alegazioa: Lucio Vidorreta González.

1. Proiektuak ukitutako lurzatien zerrendan bere jabetzako lurzatiaren titulartasuna oker dagoela jakinarazi du.

Erantzuna:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldian, titulartasuna aldatzeko behar diren agiriak ekarri beharko dira.

18. alegazioa: Rufino Merino Arcauz.

1. Bere finkatik pasatzen den ureztaketarako ubidearen aipamenik jendaurreko agirian ez dela ageri eta ubide hori desagertu eginen dela adierazi du.

2. Bere finkaren aldi baterako okupazioa amaitutakoan ureztatze sistema berrezar dadila eta finka orain bezalaxe erabiltzeko moduan utz dadila eskatu du.

3. Zerbitzu-bidearen eta bere finkaren artean babes sare egokia jar dadila eskatu du.

Erantzuna:

1. Finka zeharkatzen duen ureztaketa ubidea berriz eginen da. Beraz, ez da desagertuko.

2. Finka aldi baterako okupatuko da erretenak zuzentzeko eta finkak berdintzeko lanetarako.

Lan horiek amaitu baino lehen, finkatik pasatzen den ureztaketarako ubidea eta ureztatze sistema berriz ezarriko dira eta lurra berdindu eginen da, jabeari finka orain dagoen bezalaxe itzultzeko.

3. Ez da onartu eskatutakoa.

Aurkeztutako alegazioen eta proiektuan egindako egokitzapenen ondorioz, ukipenen zerrendan aldaketak daude jendaurrean jarri zenetik. Horregatik, okupazioa aldatu zaien lurzatien zerrenda argitaratzen da foru agindu honen eranskinean.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Dekretuaren 2.2) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Herri Lan zuzendari nagusiak abenduaren 27ko 676/2004 Ebazpenean ezarritako jendaurreko aldia bukatutzat ematea, azalpen zatian erraten den bezala.

2. Behin betikoz onestea "Tuterako ekialdeko saihesbidea egitea" izeneko proiektua, Bilbo-Logroño-Zaragoza N-232 errepidetik Fontellasen sartzeko bidegurutzetik NA-125 errepideko Ejea de los Caballerosen eta NA-134 errepideko Arguedas-Tuteraren arteko bidegurutzera bitartekoa. Lizitazioaren hasierako aurrekontua 21.989.791,64 eurokoa da, eta 18 hilabeteko epean egin behar dira lanak.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Tuterako eta Cabanillasko udalei eta alegazio egileei, bidezko ondorioak izan ditzan.

5. Foru Agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 11n._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

Tuterako Ekialdeko Saihesbidea eraikitzeko proiektua Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA

TUTERAKO UDALERRIA

TU-16 Enciso Villafranca, Santiago 1.454 32 211 Alor Int.

Magdalena Eguaras, 5 - Tutera (Nafarroa)

TU-18 Castel-Ruiz Calvo, Enrique 1.579 32 210 Alor int.

Muro, 4 4.a D - Tutera (Nafarroa)

TU-54 Pérez Chueca, Francisco Serapio 3.271 31 2 Alor est.

Kale Nagusia, 101 1.a - Murchante (Nafarroa)

TU-56 Gil Moreno, Estanislao 6.730 31 1 Alor int.

San Miguel, 42 1.a - Tutera (Nafarroa)

TU-58 Escalada Salvatierra, Angel 2.597 28 128 Alor int.

Félix Marsal Moracho, 8 - Tutera (Nafarroa)

TU-60 Sanz Villar, Maria Josefa 10.786 28 129 Alor int.

Leire, 14 Bis 3.a - Iruña (Nafarroa)

TU-68 Sanz Villar, Maria Josefa 7.018 28 130 A Alor int.

Leire, 14 Bis 3.a - Iruña (Nafarroa)

TU-70 Sanz Villar, Maria Josefa 318 28 130 B Ibarbasoa

Leire, 14 Bis 3.a - Iruña (Nafarroa)

TU-74 Guallart de Viala, Joaquín 1.948 28 120 B Ibarbasoa

Cuellar, 9 6.a esk. - Zaragoza (Zaragoza)

TU-76 Guallart de Viala, Joaquín 4.358 28 120 A Alor est.

Cuellar, 9 6.a esk. - Zaragoza (Zaragoza)

TU-78 Guallart de Viala, Joaquín 1.154 28 137 Alor est.

Cuellar, 9 6.a esk. - Zaragoza (Zaragoza)

TU-80 Guallart de Viala, Alfonso 7.540 28 119 Alor est.

Raimundo Lanas, 7 - Tutera (Nafarroa)

TU-82 Pelarda Marín, Francisco 316 28 219 Alor est.

Odol-emaileen kalea, 16 - Tutera (Nafarroa)

TU-252 Nafarroako Foru Komunitatea (Altxonbideak) 64.267 9 172 Larreak

San Ignazio etorbidea, 3 - Iruña (Nafarroa)

TU-262 Tuterako Udalaren herrilurra 0 10 77 Fruta-arbolak (est.)

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-266 Tuterako Udalaren herrilurra 20 10 76 A Larreak

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-268 Tuterako Udalaren herrilurra 1.916 10 75 Fruta-arbolak (est).

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-270 Tuterako Udalaren herrilurra 0 10 138 Larreak

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-272 Tuterako Udalaren herrilurra 0 10 73 A Harrobia

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-274 Tuterako Udalaren herrilurra 0 10 73 B Eraikina

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-276 Tuterako Udalaren herrilurrak 0 10 73 D Eraikina

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-278 Tuterako Udalaren herrilurra 709 10 139 Larreak

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-282 Tuterako Udalaren herrilurra 1.160 14 201 A Elkorra

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Navarra)

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA, UBIDEAK ZUZENTZEAGATIK EDO FINKAK ZELAITZEAGATIK

TUTERAKO UDALERRIA

TU-1001 Castel-Ruiz Calvo, Enrique 3.504 32 210 Alor int.

Muro, 4-4.a D - Tutera (Nafarroa)

TU-1003 Enciso Villafranca, Santiago 4.066 32 211 Alor int.

Magdalena Eguaras, 5 - Tutera (Nafarroa)

TU-1008 Pérez Chueca, Francisco Serapio 9.010 31 2 Alor est.

Kale Nagusia, 101-1.a - Murchante (Nafarroa)

TU-1009 Sanz Villar, Maria Josefa 40 28 129 Alor int.

Leire, 14 bis-3.a - Iruña (Nafarroa)

TU-1012 Guallart de Viala, Joaquín 493 28 137 Alor est.

Cuellar, 9-6.a esk. - Zaragoza (Zaragoza)

TU-1013 Guallart de Viala, Joaquín 199 28 120 A Alor est.

Cuellar, 9-6.a esk. - Zaragoza (Zaragoza)

TU-1014 Guallart de Viala, Alfonso 4.132 28 119 Alor est.

Raimundo Lanas, 7 - Tutera (Nafarroa)

TU-1022 Alonso Pérez, Maria Purificación 1.599 29 73 Alor int.

Juan XXIII, 79-99.a - Cabanillas (Nafarroa)

TU-1094 Gil Arbe, Gloria 861 9 268 A Alor int.

Zaragozako etorbidea, 46-4.a A - Tutera (Nafarroa)

TU-1110 Autoescuelas Reunidas, S.L. 285 14 201 A Elkorra

Juan Antonio Fernández, 8 Tutera (Nafarroa)

TU-1112 Tuterako Udalaren herrilurra 5 14 210 A Elkorra

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-1220 Tuterako Udalaren herrilurra 73 10 73 D Eraikina

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-1214 Tuterako Udalaren herrilurra 117 10 139 Larreak

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-1216 Nafarroako Foru Komunitatea (Altxonbideak) 34 9 172 Larreak

San Ignazio etorbidea, 3 - Iruña (Nafarroa)

TU-1218 Tuterako Udalaren herrilurra 69 10 73 A Harrobia

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

UKITUTAKO ZERBITZUENGATIKO ZORTASUNA

TUTERAKO UDALERRIA

Ureztaketako hoditeria

TU-1095 Tuterako Udalaren herrilurra 23 46 - RG 10 77 Frutal. Ext

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-1097 Nafarroako Foru Komunitatea 285 757 - RG 9 172 Larreak

(Altxonbideak)

San Ignazio etorbidea, 3 - Iruña

Lurpeko kanalizazioa (Telefónica)

TU-1210 Arellano Anso, Carmen 26 258 4 Telef. 8 251 Alor est.

Alfaroko errepidea, 16-1.a Tutera (Nafarroa)

TU-1212 Tuterako Udalaren herrilurra 2 78 4 Telef. 14 207 A Larreak

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-1214 Tuterako Udalaren herrilurra 32 183 - - 10 139 Larreak

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

TU-1216 Nafarroako Foru Komunitatea (Altxonbideak) 109 386 - - 9 172 Larreak

San Ignazio etorbidea, 3 - Iruña

TU-1218 Tuterako Udalaren herrilurra 30 99 - - 10 73 A Harrobia

Plaza Zaharra, 1 - Tutera (Nafarroa)

MAILEGU ETA ZABORTEGIEK UKITUTAKO LURZATIAK

TUTERAKO UDALERRIA

TU-1100 Tuterako Udalaren herrilurra 10.522 10 138 Larreak

Plaza Zaharra, 1 0.a Tutera (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: F0512402