65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MIRANDA-ARGA

Aurrekontuetako aldaketa behin betikoz onetsirik

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko 2/2004 erabakia 2005eko 31. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 14an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Gastuak:

1.4511.622 kontusaila: Udaletxe zaharreko liburutegia. Kreditu gerakina sartzea: 476.684,74. Kreditu gehikuntza: 49.315,26. Kreditua, azkenik: 526.100,00.

Finantzaketa:

A) Diruzaintzako gerakina finantzaketa atxikia duten gastuetarako: 78.805,02.

B) Dirusarrera hitz emanak: Dirulaguntza, udaletxe zaharreko liburutegirako: 127.193,81. Mailegua, udaletxe zaharreko liburutegirako: 270.685,91.

C) Kontusail beheitituak: 49.315,26.

Gastuak:

Kontusaila: 1.433.621. Karrikako argiak berritzea (1. fasea). Kreditu gerakina sartzea: 144.366,16.

Finantzaketa:

A) Diruzaintzako gerakina finantzaketa atxikia duten gastuetarako: 20.641,49.

B) Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 27.041,30.

C) Dirusarrera hitz emanak: Hirurteko Planeko dirulaguntza: 77.263,05.

D) Kontusail beheitituak: 19.420,32.

Miranda-Argan, 2005eko maiatzaren 5ean._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0511853