65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BUÑUEL

Hasiera batean onetsirik aurrekontu orokor eta bakarra eta gerakinak sartzea, 2005erako

Buñuelgo Udalak, 2005eko apirilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren eta bere erakunde autonomoak diren Udalaren Musika Eskolaren eta "San Gregorio" Zahar Etxearen aurrekontu orokor eta bakarra, eta hartan egindako kreditu gerakinen eta diruzaintzako gerakinen sarrera 2005erako. Hori guztia jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.ean ezarritakoari jarraituz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.

Buñuelen, 2005eko apirilaren 22an._Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0511849