65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TORRALBA DEL RIO

2005eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Torralba del Rioko Udalak 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa onetsi zituen, hasiera batean, 2005eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa jendaurrean egonen dira, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, behin betiko onetsitzat joko dira inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Torralba del Rion, 2005eko maiatzaren 3an._Alkatea, Jesús Cayetano Oyón.

Iragarkiaren kodea: L0511848