65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXARRI-ARANATZ

2005eko aurrekontuak hasiera batean onetsirik

Etxarri-Aranazko Udalak 2005eko apirilaren 13an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2005eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Udaleko idazkaritzan hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta bidezko deritzeten erreklamazioak egin ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatu bezala. Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Era berean, bozketa egin eta hasiera batez onetsi dira 2005ko Musika Eskolako aurrekontuak.

Jendaurrean dagoen bitartean erreklamazioak aurkeztu ezean behin betiko onartutzat hartuko da.

Etxarri-Aranatzen, 2005eko apirilaren 25ean._Alkate Udalburua, Juan. B. Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0511805