65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

D E I E R R I

Seigarren aldaketa hasiera batean onetsirik 2004ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarrean

Udalak, 2005eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa._Erabaki da aldaketa hasiera batean onestea 2004ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu luzatuan, 120.000 euroko kreditu berezia sortuz, ibarreko kontzejuen inbertsio obrak finantzatzeko.

Kreditua 2003ko ekitaldiko diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da, 120.000 euro erabiliz.

Bigarrena._2004ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu ondoan, herritarrek eta interesa dutenek espedientea idazkaritzan azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Hirugarrena._Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Deierrin (Aritzala), 2005eko maiatzaren 10ean._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0512180