II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ORISOAIN
Aurrekontuak hasiera batean onetsirik
Orisoaingo Udalak, 2005eko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2005eko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Orisoainen, 2005eko apirilaren 29an._Alkatea, María Victoria Labiano Alvarez.
Iragarkiaren kodea: L0512100