65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

38/2005 EBAZPENA, 2005eko apirilaren 14koa, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko Partzuergoko buruak emana, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko Partzuergorako SAMU-ZIU anbulantzia bat erosteko kontratazio prozedura eteten duena. Partzuergoko buruak, abuztuaren 13ko 74/2004 Ebazpenaren bidez, gehieneko gastua baimendu, klausulak onetsi eta espedienteari hasiera eman zion.

Nafarroako Gobernuak 1990eko abenduaren 20ko Erabakiaren bidez onetsitako Estatutuen 13.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ezartzen baitu Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko Partzuergoko buruari dagokiola obra, zerbitzu eta hornidurak kontratatzea,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko Partzuergorako SAMU-ZIU anbulantzia bat erosteko kontratazio prozedura etetea. Partzuergoko buruak, abuztuaren 13ko 74/2004 Ebazpenaren bidez, gehieneko gastua baimendu, klausulak onetsi eta espedienteari hasiera eman zion.

2. Ebazpen hau Zerbitzu Tekniko Administratiboari, lehiatu den enpresari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, eta aditzera ematea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Partzuergoaren Zuzendaritza Kontseiluari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko apirilaren 14an._Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko burua, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0511124