65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

D E I E R R I

2004ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hasiera batean onetsirik

Udalak, 2005eko apirilaren 18an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa._Ikusirik azalpen memoria eta kontu hartzaileak egindako txostena, erabaki da hasiera batean onestea ondotik ematen diren aldaketak 2004ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarrean; kreditua sortuz finantzatuko dira:

Kontusaila: 121.13104. Azalpena: aisialdiko animatzailea. Zenbatekoa: 3.000 euro.

Kontusaila: 121.2270601. Azalpena: web orria. Zenbatekoa: 3.000 euro.

Kontusaila: 446.22200. Azalpena: bidaiarien garraioa. Zenbatekoa: 9.000 euro.

Kontusaila: 432.623. Azalpena: Herriko Etxe zaharra moldatzea. Zenbatekoa: 20.000 euro.

Kontusaila: 121.2270600. Azalpena: administrari lanpostua betetzeko hauta probetako gastuak. Zenbatekoa: 2.313 euro.

Gastua, guztira: 37.313,00 euro.

Kreditua 2003ko aurrekontuko diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da, 37.313,00 euro erabiliz.

Bigarrena._2004ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu ondoan, herritarrek eta interesa dutenek espedientea idazkaritzan azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Hirugarrena._Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Deierrin (Aritzala), 2005eko apirilaren 19an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0511936