65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BIDAURRETA

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Bidaurretako Udalak, 2004ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2004ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketei buruzko 1/04 espedientea.

Espediente hori ikusgai egonen da udal idazkaritzan hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik gabe iraganez gero, behin betikoz onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 290. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 219. artikuluan xedatuarekin bat.

Bidaurretan, 2005eko maiatzaren 5ean._Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0511934