65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BIDAURRETA

2004ko aurrekontu orokor eta bakarra onetsirik

Bidaurretako Udalak, 2004ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2004ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea ikusgai egonen da udal idazkaritzan hamabost egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik gabe iraganez gero, behin betikoz onetsitzat joko da.

Bidaurretan, 2005eko maiatzaren 5ean._Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0511933