65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BIDAURRETA

2005eko karga-tasak onetsirik

Udal honek, 2004ko abenduaren 21ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraituz, erabaki da:

1. Hirilurreko ondasunen gaineko karga-tasa ehuneko 0,37 izanen da.

2. Landalurreko ondasunen gaineko karga-tasa ehuneko 0,65 izanen da.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotaren gainean ehuneko 1,10eko karga-tasa aplikatuko da.

4. Lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergari ehuneko 2,50eko karga-tasa aplikatuko zaio .

5. Hirilurren balio igoeraren zergaren gaineko karga-tasa ehuneko 8 izanen da".

Bidaurretan, 2005eko maiatzaren 5ean._Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0511932