65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MENDIGORRIA

Baratzeetarako ureztapen lurrak errentan emateko iragarkia

Mendigorriko Udalak, bi mila eta bosteko maiatzaren hamabian egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

_"Presako mozioa, ureztapen lurreko baratzeak adjudikatzeko.

Aho batez onetsi da bandoaren bidez eta iragarki oholean hilabete bateko epea ematea, baratzeak adjudikatzeko eskabideak aurkez daitezen.

Adjudikazio epea 7 urtekoa izanen da.

Errentaren prezioa egungoa izanen da, gehi bizitzaren igoerari dagokiona.

Aho batez onetsi dira proposamenak."

Mendigorrian, 2005eko maiatzaren 17an._Alkate udalburua, Jesús María Azcoiti Narváiz.

Iragarkiaren kodea: L0512726