65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, Ingurumena kudeatzeko administrazioaren neurriei buruzko martxoaren 2ko 1/1999 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta Departamentu Teknikoak urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren ariora tramitaturik, aditzera ematen da Alkatetzaren ebazpenaren bidez ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2005eko maiatzaren 9a. Eskatzailea: Turbo Motor Inyección, S.L. Jarduera: automozioko piezak biltegiratzea. Tokia: Garraioaren Hiria. Italia karrika, 52-54. Oritz.

Noain-Elortzibarren, 2005eko maiatzaren 9an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0512346