65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

754/2005 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2005erako lan eskaintza publikoa osatzen duten lanpostuetatik ezgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandetan zein sartuko diren ezartzen duena.

Martxoaren 7an eman eta martxoaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (34. zk.) argitaratu zen 58/2005 Foru Dekretuan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2005erako lan eskaintza publikoa onetsi zen.

Aipatu foru dekretuko 3. artikuluko 2. puntuak ezarri zuen % 33tik goitiko ezgaitasun mailako pertsonentzako erreserba-txanda osatuko duten lanpostuak 62 izanen zirela. Eta hauxe ere ezarri zuen: aipatu lanpostuak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak zehaztuko zituela hautapen-probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, betiere Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko organo eskudunek txostena eman ondoren.

Institutuak aginduzko txostena emanik, bidezko da lanpostu horiek zehaztea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2005erako lan eskaintza publikoa osatzen duten lanpostuetatik ezgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba txandetan, 100eko 33ko ezgaitasun maila edo hortik gorakoa duten pertsonentzakoak honako hauek izanen direla:

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkion deialdiak:

_Administrazio publikoko teknikari bat (arlo ekonomikoa)

_Administrazio publikoko 2 teknikari (arlo juridikoa).

_Enpresa zientzietako diplomatu bat.

_Ogasuneko kudeatzaile bat.

_Industri ingeniari tekniko bat.

_Nekazaritzako ingeniari tekniko bat.

_Prestakunza eta enpleguko erdi mailako tituludun bat.

_Gizarte-langile bat.

_Sistema informatikoetako ofizial bat.

_Lehen mailako ofizial bat.

_Haurren hezitzaile bat.

_Sukaldari bat.

_Mendi-zaindariorde bat.

_Sukaldeko laguntzaile bat.

_2 zaintzaile.

_2 zaintzaile gerontologiko.

_Telefonista bat.

_16 administrari laguntzaile.

_Gidari bat.

_Zerbitzu anitzetako langile bat.

_Zerbitzu orokorretako 8 langile.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagozkion deialdiak:

_OOLTko mediku bat.

_5 OLT-EDU.

_Fisioterapeuta bat.

_LTE bat.

_ETE bat.

_Erizaintzako 3 laguntzaile.

_4 zeladore.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 4an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0510274