65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

T U T E R A

Jarduera sailkatua

Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legearen (1989ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 15ekoa) eta bere Erregelamenduaren (otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua; 1990eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 2koa) arabera, aditzera ematen da udal bulego hauetan ikusgai egonen dela 15 egun baliodunean aipatutako instalazioaren espedientea, eta epe horretan alegazioak onartuko direla:

Eskatzailea: Basf Styrodur Ibérica. Jarduera: poliestireno espandituz apar zurrunak egitea. Tokia: Las Labradas industrialdea, Aragón karrika (16 lurzatia) (AACC-034/05).

Tuteran, 2005eko maiatzaren 4an._Zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0512216