65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

BERIAIN

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatu baitzen) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Alkatetzaren ebazpenaren bidez ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2005eko maiatzaren 3a. Eskatzailea: Promining, S.L. Jarduera: herrilanetarako eta eraikuntzarako ekipoak konpontzeko nabearen gaineko jarduera sailkatua. Tokia: 5. poligonoko 603. lurzatia, Beriainen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2005eko maiatzaren 4an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0511939