65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1394/2005 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Milagros Urzainqui Asín andrea, erakunde autonomo honen Menpekotasunen arloko Laguntzaren Zuzendariordetzako Laguntza Soziosanitarioko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onetsi zituen urtarrilaren 26ko 20/2004 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Milagros Urzainqui Asín andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Menpekotasunen arloko Laguntzaren Zuzendariordetzako Laguntza Soziosanitarioko Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileriaren Atalari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 8an._Zuzendari-kudeatzailea, Nicolás Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F0511245