65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ORISOAIN

2005eko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretuaren 19, 20 eta 85. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Orisoaingo Udalak, 2005eko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Orisoaingo Udalaren 2005eko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betikoz onetsia egonen da.

Orisoainen, 2005eko apirilaren 29an._Alkatea, María Victoria Labiano Alvarez.

Iragarkiaren kodea: L0512220