65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

O L A Z T I

Deialdia, lan poltsa bat merezimenduen bidez osatzeko. Poltsa hori erabiliko da aldian-aldian behar diratekeen kontratazioak egiteko, lan-kontratuen bidez eta udal mugapen honetako herritarrei arautu gabeko prestakuntako jarduerak eta aisiarakoak egiteko

Olaztiko alkate ordezkoak, apirilaren 20ko 76/2005 ebazpenaren bidez, honako hau onetsi du:

1. Onestea lan poltsa bat merezimenduen bidez osatzeko deialdia. Poltsa hori erabiliko da aldian-aldian behar diratekeen kontratazioak egiteko, lan-kontratuen bidez eta udal mugapen honetako herritarrei arautu gabeko prestakuntako jarduerak eta aisiarakoak egiteko

2. Deialdia zabalik dago, izan ere izangaiek proposatzen ahal dituzten jarduerak egin ahal izanen dira.

3. Merezimenduen bidezko deialdiaren oinarriak onestea, ondoko determinazioek aginduko baitute:

a) Deialdian parte hartu ahal izateko nahitaezko baldintzak izanen dira Eskola Graduatuaren titulua, guttienez, edo haren baliokidea, baita Administrazio Publikoetan edota haren meneko erakunde edo entitateetako arautu gabeko prestakuntzako edota aisiarako prestakuntzako jardueretan esperientzia izatea ere.

b) Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta gehienez ere hurrengo 20 egun naturaleko epean, izangaiek beren titulu akademikoa eta Administrazio Publikoetan edota haren meneko erakunde edo entitateetako arautu gabeko prestakuntzako edota aisiarako prestakuntzako jardueretan izandako esperientzia frogatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte. Agiriek jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez kautotutako kopiak izan beharko dute.

c) Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Olaztiko alkate Blanca Arza Bergerandi andrea, edo legez hura ordezkatzen duena.

Mahaikideak: honako zinegotziak: Marcelino Galparsoro Jáuregui, María Carmen López Cavia, Rosa Igoa Mundiñano eta Udaleko langileen ordezkari bat. Epaimahaiko idazkari, hizpidea bai baina botorik ez, Olaztiko Udaleko idazkaria arituko da.

d) Lan poltsa osatzea. Hautaketan aplikatuko den baremoa:

Zerrenda bana osatuko da, izangaiek aipaturiko jarduera guztiekin, eta bertan jarduera bakoitzeko izangaiak sartuko dira, kontuan hartu gabe kreditatzen duten titulazioa. Zerrenda hori lortutako puntuazio ordenaren arabera eginen da, honako baremo honi jarraikiz:

Kreditutako titulazioen balorazioa honako irizpide honi jarraikiz eginen da:

_Lizentziadun titulua: 10 puntu.

_Diplomadun titulua: 8 puntu.

_Goi mailako teknikari titulua: 6 puntu.

_Tekniko espezialistaren titulua edo haren baliokidea: 4 puntu.

_Teknikari laguntzailearen titulua edo haren baliokidea: 2 puntu.

_Eskola graduatuaren titulua edo haren baliokidea: 1 puntu.

Esperientziaren balorazioa: deialdiaren helburuen inguruko eginkizun beretsuetan aritzeagatik, eta zein espezialitatetan eskatu den kontuan hartuta: 1 puntu urtebete bakoitzeko.

Urtebetetik beherako epeak kreditatutako epeari hainbanaketa eginda baloratuko dira.

Puntuazio osoan berdinketa suertatuz gero, lehentasuna emanen zaio/e lanbide esperientzia gehiago kreditatu dutenari/ei.

Euskaraz jakitea merezimendutzat hartuko da, hain zuzen ere 5 punturekin, gehienez ere. Euskaraz jakite hori frogatzeko, Hizkuntz Eskola Ofizial batek luzatutako gaitasun ziurtagiria, edo ofizialki haren baliokidetzat hartutako titulazioa aurkeztu beharko da. Geheinez ere 5 puntu.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan argitaratzea.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezke:

1. Aukeran, hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da, erabakia hartu zuen organoari berari zuzenzua; edo bestela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Olaztin, 2005eko apirilaren 20an._Ordezko alkatea, Marcelino Galparsoro Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L0512123