65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko iturgin izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionario moduan betetzeko deialdia

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdiaren xedea da iturgin izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionario moduan, betetzea Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuan aritzeko.

1.2. Izendatzen denaren lanak eta egitekoak izanen dira iturgintzak berez dituenak, Mairagako eskumen esparruan sartzen direnak, eta zehatz-mehatz hauek:

_Mantentze lanetako enpresak egiten dituen lanen ikuskatzailetza.

_Hartuneen ikuskatzailetza.

_Goi eta behe hornidurako sareko hodien egiaztapena (izan daitezkeen ihesak, berritu beharrak, hobekuntzak, etab.).

_Bere lanpostuari dagozkion iturgintza lanak.

_Mankomunitatearen bulegoan sortzen diren lan-parteak egitea.

1.3. Langileak D mailari dagokion lansaria jasoko du.

1.4. Lanorduen antolamendua Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko ordutegi orokorrera egokituko da, zerbitzuaren beharretara egokitu behar izatea ukatu gabe.

2. oinarria._Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Europar Batasuneko edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Eskola Graduatuko titulua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko maneran egotea.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa izatea.

e) B mailako gidabaimena edukitzea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izana.

2.2. Baldintza horiek betetzen direla eskabideak aurkeztean egiaztatu beharko da.

Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna baino lehenago, oposizio-lehiaketaren hautabide osoan izendapen eguna arte bete ere.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Probetan parte hartu ahal izateko eskabideak Mairagako Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta egun horretako eguerdiko ordu bata arte.

Eskabide horiek deialdi honetako II. eraskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.

3.2. N.A.N.aren fotokopia, lan bizitza eta iturgin gisa lan egindako enpresen ziurtagiria gehituko zaizkio eskabideari.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mairagako Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko, halakorik bada.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzitakoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5. oinarria._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Mairagako Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra jauna.

Ordezkoa: Jesús M.ª Sagardoy Alli jauna, Mairagako Mankomunitateko buruordea.

Lehen mahaikidea: María Teresa Mañú Echaide andrea, Mairagako Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kidea.

Ordezkoa: Mairagako Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kide bat, izendatu beharrekoa.

Bigarren mahaikidea: Julián Echávarri Ibáñez jauna, Mankomunitateko ingeniaria.

Ordezkoa: ingeniari tekniko bat, Departamentu Teknikoari atxikia.

Hirugarren mahaikidea: Iruñerriko Mankomunitateak izendatutako teknikari bat.

Ordezkoa: Iruñerriko Mankomunitateak izendatutako teknikari bat.

Laugarren mahaikidea: Iruñerriko Mankomunitateak izendatutako teknikari bat.

Ordezkoa: Iruñerriko Mankomunitateak izendatutako teknikari bat.

Idazkaria: Jose Luis Navarro Resano jauna, Mairagako Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: José Luis Unzué Ruiz, Erriberriko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzean sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako.

Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria._Lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Lehiaketaldiaren balorazioa honela eginen da:

a) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean Lanbide Heziketako titulu ofiziala, iturgintza adarrekoa, edukitzeagatik edo eskuratzeko baldintzetan egoteagatik: 5 puntu.

b) Entitate publiko nahiz pribatu batean deialdiko lanpostuaren gisakoetan lan egin izanagatik:

_Entitate publiko baten zerbitzuan hornidura eta saneamendu sareetako mantentze lanen iturgin arduradun izanik lan egindako urte bakoitzarentzat: 3 puntu. Denbora zatientzat (3 hilabete gutxienez) proportzioan dagokiena.

_Entitate publiko batek kontrataturiko entitate pribatu baten zerbitzuan hornidura eta saneamendu sareetako mantentze lanen iturgin arduradun izanik lan egindako urte bakoitzarentzat: 2 puntu. Denbora zatientzat (3 hilabete gutxienez) proportzioan dagokiena.

_Entitate publiko baten zerbitzuan egon gabe ere sare publikoetako hornidura eta saneamendurako instalazioak muntatzeari emana dagoen entitate pribatu batean lan egindako urte bakoitzarentzat: 2 puntu, eta gehienez ere 6. Denbora zatientzat (3 hilabete gutxienez) proportzioan dagokiena.

_Entitate pribatu batean iturgin lanean egindako urte bakoitzarentzat: 0'5 puntu, eta gehienez ere 4. Denbora zatientzat (3 hilabete gutxienez) proportzioan dagokiena.

Lehiaketaldiko puntuazioa 25 puntu izanen da, gehienez ere.

6.2. Epaimahaiak eranskin gisa heldu den baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduak.

6.3. Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzarendako adierazitako puntuazioa baino altuagorik.

6.4. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako merezimenduen gainean.

7. oinarria._Oposizioaldia.

7.1. Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua izangai onartuen behin betiko zerrenda argitaratzen denean zehaztuko dira.

7.2. Ondoko ariketa hauek egin beharko dira oposizioaldian:

Lehenbiziko proba:

Ariketa teorikoa; 50 galdera motzeko azterketa izanen da. lanpostuarekin ikusteko duten ezagupen orokorren gainean; gehienez ere berrogeita hamar puntu emanen dira.

Fase honetan egiten ahalko dira iturgin lanbidearekin gabe ere lanpostuaren ezaugarriekin ikusteko zuzena duten galderak, hala nola eskualdeko geografi kontuak, edo Mairagako Mankomunitatearen hornidura eta saneamendu sarearen zerbitzuari atxikitako instalazioen gainekoak.

Bigarren proba:

Ariketa praktikoa; 5 proba egin beharko dira, iturgintzarekin eta erabilpen publikoko instalazioak mantentzearekin ikusteko dutenak, deialdiaren 1. oinarrian xedatuarekin bat; gehienez ere berrogeita hamar puntu emanen dira.

Proba hori baztergarria izanen da eta gutienez ere 15 puntu behar dira gainditzeko.

Hirugarren proba:

hainbat test psikologiko eta buruz buruko elkarrizketa; gehienez ere hogeita hamar puntu emanen dira.

7.3 Oposizioko ariketen balorazioan ehun eta hogeita hamar puntu eman daitezke gehienez ere.

7.4. Ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak aditzera emanen du Mairagako Mankomunitateko iragarki oholean gainditu duten izangaien zerrenda, bakoitzaren puntuak adieraziz, eta orobat oposizioko hurrengo ariketa non eta noiz eta zer ordutan eginen den, 48 ordu aurretik gutienez.

7.5. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra izanen da, eta horretara izangaiek N.A.N. aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

8. oinarria._Gainditzen dutenen zerrenda.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioa emanda, epaimahaiak jendaurrean paratuko du Mairagako Mankomunitateko iragarki oholean, oposizioa gainditu dutenen zerrenda, lortu duten puntuazio osoaren araberakoa. Epaimahaiak oposizio osoan puntu gehien erdietsi duen izangaia izendatzeko proposamena eginen dio Mankomunitateko buruari. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.2. Ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiak ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu Mairagako Mankomunitateko Erregistro Orokorrean:

_NANaren fotokopia.

_B motako gidabaimenaren fotokopia

_Galdaturiko titulazioaren fotokopia edo jatorrizkoa.

_Erroldatze agiria.

_Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo zigortua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik egotzia izan ez dela adierazten duena.

8.3. Aipatu epean agiri horiek ekartzen ez dituena, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ezin izanen da kontratatu eta egindako jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deialdian parte hartzeko eskabidean egindako faltsukeria dela-eta etor litezkeen erantzukizunak deusetan ukatu gabe.

8.4. Aitzineko artikuluan aurreikusitakoa gertatuz gero, gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko da hutsunea eta horrekin ere aitzineko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

9. oinarria._Lanpostuaren esleipena.

Mairagako Mankomunitateko buruak deialdiko lanpostua esleituko dio proposatutako izangaiari, eta lanaldi osoko funtzionario bilakatuko da, behar den kontratua sinatu ondoan.

10. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Mankomunitateko buruari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aiztina.

Tafallan, 2005eko apirilaren 13an._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

ESKABIDE EREDUA

Izena: ..............., adinez nagusia, N.A.N. zenbakia: ......., sorteguna: .........., sorterria: .........., probintzia: .........., bizitokia: ..........., karrika ........, zenbakia: ......., eta telefonoa: ...........

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Mairagako Mankomunitateko Ur Atalean iturgin izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionario moduan betetzeko deialdian, .........(e)ko .... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Ezintasuna dudala eta, horrenbertzez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dudala, adierazten ditudan arrazoiengatik (Bertze orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

Horrenbertzez,

Eskabide hau onar dezazun eskatzen dut eta, hortaz, Mairagako Mankomunitateko Ur Atalean iturgin izateko lanpostu bat, lan-kontratu mugagabearekin eta lanaldi osorako betetzeko deialdian onar nazazun.

Iragarkiaren kodea: L0511947