65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

698/2005 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lourdes Zaratiegui Sagardoy andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintza Arloko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren 54.4 artikuluak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, zuzendari bakoitzak proposaturik, Erizaintza eta Guardia Arloetako buruak izendatu eta kargutik kenduko dituela. Izendatuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantillako langileak izanen dira, OLT-EDU mailakoak edo balio bereko maila batekoak.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa ezarri duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Lourdes Zaratiegui Sagardoy andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintza Arloko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpena hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 11n._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0511117