65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

LESAKA

Aldaketa plantilla organikoan

Udaleko plantilla organikoak ahoz nahiz idatziz euskaraz jakitea eskatzen die udal enplegatu guztiei.

Bertzalde, 2003ko otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuak arautu zuen euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan. Haren 18.1 artikuluak ezartzen du plantilla organikoetan adierazi behar dela euskaraz jakitea zer lanpostu eskuratzeko izanen den nahitaezkoa, "lanpostu horien zereginei dagokien jakite maila" adierazi ere.

Orain, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariak otsailaren 11n eman 4/2005 Foru Aginduaren VI. puntuak ezarri du idazkaritza eta kontu-hartzailetzako lanpostu hutsak lehiaketetan sartzeko prozedura, eta berretsi haietarako plantilla organikoak jakite maila hori adierazi behar duela.

Horrenbertzez, Udalak, 2004ko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki hauek hartu zituen:

"1. Idazkaritza eta kontu hartzailetzako lanpostuetarako eskatuko den euskararen jakite maila ezartzea Lesakako Udalaren plantilla organikoan. Horri dagokionez, lanpostu horiek betetzeko ondotik adierazten den euskara maila egiaztatu beharko da:

_Idazkaritza: Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. maila, horren pareko aitortzen den titulazioa edo 1. jakite maila 203/2001 Foru Dekretuak ezartzen dituenen artean.

_Kontu hartzailetza: Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. maila, horren pareko aitortzen den titulazioa edo 1. jakite maila aipatu Foru Dekretuak ezartzen dituenen artean.

2. Oraingoz, Udaleko langileen gainerako lanpostuei eskatuko zaien jakite maila ez da definituko".

Lesakan, 2005eko apirilaren 27an._Alkate udalburua, Juan Fermín Mitxelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0511762