65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BUÑUEL

2005eko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Buñuelgo Udalak, 2005eko apirilaren 21ean aurrekontua onesteko egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2005eko plantilla organikoa eta funtzionarioen eta administrazio nahiz lan kontratudunen izenen zerrenda, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluari jarraikiz.

Aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iraganik.

Buñuelen, 2005eko apirilaren 28an._Jarduneko alkatea, Lucio García Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0511721