65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

B E R A

100/2005 ebazpena, maiatzaren 6koa, Berako Udaleko alkateak emana, alkatearen eginkizunak lehen alkateordearen esku uzteko

2005eko maiatzaren 6an, Berako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena onetsi zuen:

1. Jon abril Olaetxea lehen alkateordea eskuordetzea ANIMSAko bileran ordezkari izateko.

2. Maiatzaren 17tik aitzinera eta bajak irauten duen bitartean Alkatetzari dagozkion eginkizunak Jon abril Olaetxea lehen alkateordearen esku uztea.

3. Ebazpen hau Jon abril Olaetxeari jakinarazi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Beran, 2005eko maiatzaren 9an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0512670