65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

A N T S O A I N

Alkatetzaren eskuordetza

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Alfredo García Lópezek, behean adierazitako egunean, ebazpen hau eman du:

"Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta harekin bat doazenetan ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1. Lehen alkateorde Antonio Gila Gila jauna eskuordetzea, Tokiko Gobernu Batzarraren burutza eta haur parkea erosteko kontratua adjudikatzeko prozedurarako eratu den Kontratazio Mahaiaren burutza eraman ditzan, bi erakunde horiek 2005eko maiatzaren 4an egin gogo dituzten bilkuretan.

2. Eman bekio honen berri Udalbatzari egiten den lehen osoko bilkuran eta argitara bedi dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan."

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2005eko maiatzaren 2an._Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0512177