65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

VALTIERRA

Hautetsien ordainsariak

Valtierrako Udalak, 2005eko apirilaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ordainsari hauek ezartzea, ondotik aipatzen diren kargudunentzat, eragina 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera izan dezaten:

_Alkatea: zenbateko garbi hauek emanen zaizkio ordainsari gisa:

Osoko bilkuran parte hartzeagatik: 100 euro.

Gobernu Batzordean parte hartzeagatik: 100 euro.

Informazio batzordean parte hartzeagatik: 90 euro.

_Zinegotziak: zenbateko garbi hauek emanen zaizkie ordainsari gisa:

Osoko bilkuran parte hartzeagatik: 100 euro.

Gobernu Batzordean parte hartzeagatik: 100 euro.

Informazio batzordean parte hartzeagatik: 90 euro.

Zinegotzi bakoitzak urtean 2.000 euro garbi hartuko ditu, gehienez ere.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Valtierran, 2005eko apirilaren 26an._Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0512165