65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

E S A

Alkatetzaren dekretua

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, herritik kanpo izanen bainaiz, alkateorde Luis Pérez Primicia eskuordetu dut, Alkatetzaren eginkizunetarako, 2005eko apirilaren 25etik maiatzaren 5a arte, biak barne.

Eman bekio dekretu honen berri alkateorde Luis Pérez Primiciari, argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta aditzera eman bedi Esako Udalak egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Esan, 2005eko apirilaren 20an._Alkatea, José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos.

Iragarkiaren kodea: L0511911