65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESTERIBAR

Plan partziala hasiera batez onetsita

Alkatetzaren 2005eko maiatzaren 17ko 118 zenbakiko ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi da Arletako S-1 sektoreko plan partziala, José Oruetak sustatua.

Espediente hori jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Hau dena aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2004 Foru Legearen 60 eta 74. artikuluetan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Esteribarren, 2005eko maiatzaren 17an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0512842