65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

VIII. IRAGARKIAK

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Gipuzkoako Zuzendaritza Probintziala

20/05 ZERGABILKETA EXEKUTIBOKO UNITATEA, AMARA

E D I K T U A

Interesatuari edo horren ordezkoari jakinarazpena egiten bi aldiz saiatu arren, Gizarte Segurantzari ezin egotzi zaizkion zioak direla medio, ezin izan zaio jakinarazpenik egin. Hori dela bide, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz ("Estatuko Aldizkari Ofiziala", 27koa), aurrekoa aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak ("Estatuko Aldizkari Ofiziala" 14koa) eta Zergen, Administrazioaren eta Gizartearen Arloko Neurriei buruzko abenduaren 27ko 24/2001 Legeak ("Estatuko Aldizkari Ofiziala", 31koa) emandako idazketaren arabera, ediktu honen bidez azaltzen da behean ematen den zerrendako interesatu, espediente zenbaki eta prozeduei dagozkien egintzak jakinarazi gabe daudela.

Aurrekoa kontuan izanik, Gizarte Segurantzarekin behartuta dauden subjektu pasiboak edo horien ordezkariak (behar bezala egiaztaturik) berori izapidetzeko ardura duten organoen aurrean, Zuzendaritza Probintzial honetan, agertu ahal izando direla xedatu dut. Horretarako hamar eguneko epea izando dute, ediktu hau Probintziako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Izan ere, ediktua aldizkari ofizialean argitaratuko da, aipatu egintzen eduki osoa ezagutzera emateko eta jakinarazpena egin dela jasota geratzeko. Horrela, subejktu pasiboak edo horien ordezkariak 9:00etatik 14:00etara agertu ahal izando dira, astelehenetik ostiralera, herri horretako jaiegunetan izan ezik. I. eranskinean, gainera, administrazio-egintza bakoitzari dagokion unitatearen helbidea, herria eta telefono eta fax-zenbakiak ematen dira.

Halaber, interesatuei ohartarazi egiten zaie, epe horretan agertu ezean, jakinarazpena legezko ondore guztietarako gauzatutzat emango dela, agertzeko eman den epea bukatu eta biharamunetik aitzina.

HONA AIPATURIKO ZERRENDA

Dokumentu zenbakia: 200521804005197089.

Izena / sozietatearen izena: Sanz Galdeano, Sanz Munárriz.

Herria: 31132 Villatuerta.

Premiamendu egintza: ondasunen premiamendua.

Zorra: 124.430,81 euro.

Dokumentu zenbakia: 200521805000737795.

Izena/sozietatearen izena: Romay Idígoras, David.

Herria: 31770 Lesaka.

Premiamendu egintza: ondasunen premiamendua.

Zorra: 327,90 euro.

I. ERANSKINA

Unitatea: 20/05

Helbidea: Antso Jakituna, 35B-5.a.

Hiria: Donostia.

Telefonoa: 943 473761.

Faxa: 943 473787

Donostian, 2005eko apirilaren 28an._Birubiltzaile exekutiboa, Elena Blanco Jaime.

Iragarkiaren kodea: E0513007