65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Hirigintza planaren aldaketa puntuala

Udal honek, apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri honetako Hirigintza Planaren aldaketa puntuala, alde zaharreko etxeak arautzen dituena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2005eko maiatzaren 18an._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0512827