65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARBIZU

Hiriguneko trafikoa arautzen duen ordenantza Behin betiko onespena

2005eko martxoaren 2an, 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Hiriguneko trafikoa arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena argitaratu zen. Legezko jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, Arbizuko Udalak Hiriguneko trafikoa arautzen duen ordenantza behin betikoz onestea erabaki du aho batez, 2005eko apirilaren 9ko osoko bilkuran, bai eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratzea ere.

Arbizun, 2005eko apirilaren 9an._Alkate udalburua, J. María Mendinueta Urdánoz.

HIRIGUNEKO TRAFIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Aplikazio esparrua

1. artikulua. Ordenantza hau Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onesten duen martxoaren 2ko 339/90 Legegintzako Errege Dekretuak xedatutakoaren osagarri da, eta Arbizuko hiriguneko bide publiko guztietan aplikatzen ahalko da.

Seinaleak

2. artikulua. 1. Manuzko seinaleak ezarriko dira bereziki, udalerriko bide-sarearen halako tarte batzuetan, edo orokorrean, herri osoan, azken kasu honetan seinaleak herriko sarrera guztietan paratuko direlarik.

2. Zirkulazio murriztuko eremuaren sarreran diren seinaleek, oro har, eremu horietako barruti osoan dute indarra.

3. Udaltzainen seinaleek beste edozein seinalek baino indar handiagoa izanen dute.

3. artikulua. 1. Ezin da seinale manuzkorik ez informatiborik paratu aldez aurretik udal baimenik izan gabe.

2. Paratzen ahalko diren seinale informatibo bakarrak, udal agintaritzaren iritzian benetako interes orokorra dutenak dira.

3. Debekatua dago seinaleen gainean edo alboetan publizitatea paratzea.

4. Debekatua dago erabiltzaileei semaforoak edo seinaleak behar bezala ikustea oztopatu edo haien arreta galaraz dezaketen panfleto, afixa, iragarki edo nolanahiko mezuak paratzea.

4. artikulua. Udalak behar bezala baimendu gabe edo indarrean dauden arauak betetzen ez dituzten seinaleak kenduko ditu berehala.

Udaltzainen jarduketa bereziak

5. artikulua. Udaltzainek, segurtasuna eta ordena publikoa zaindu beharrez, edota arin zirkulatzeko, batzuetan aldatzen ahalko dute zenbait lekutako antolamendua, leku horietan jendearen edo ibilgailuen kontzentrazio handiak suertatzen direnean, eta orobat larrialdiren bat gertatzen denean. Horretarako, behin-behinekoz paratzen edo kentzen ahalko dira behar diren seinaleak, baita aurreneurriak hartu ere.

Oztopoak eremu publikoan

6. artikulua. 1. Debekaturik dago oinezkoen edo ibilgailuen joan-etorriak eragotz ditzakeen edozein oztopo edo gauza eremu publikoan paratzea.

2. Aurrekoa hala izanik ere, behar bezala justifikatutako arrazoiak direnean baimentzen ahalko da eremu publikoa aldi baterako okupatzea zenbait lekutan, baldin okupazioak inolako arriskurik sortzen ez badu eta, trafikoari begira, ahal den nahasmendurik ttikiena gertatzen bada.

7. artikulua. Oinezkoen eta ibilgailuen joan-etorriak eragotz ditzakeen edozein oztopok behar bezala seinalaturik egon beharko du.

8. artikulua. a) Udal agintaritzak oztopoak kentzen ahalko ditu ondoko kasu hauetan:

1. Bideen erabiltzaileendako arriskutsuak badira.

2. Behar den baimenik erdietsi ez bada.

3. Hura paratzea arrazoirik gabekoa gertatu bada.

4. Baimendutako epea amaitu bada edo baimenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira.

b) Oztopoak kentzeagatik, baita haiendako seinale bereziak paratzeagatik ere, sortutako gastuak interesatuen kontura izanen dira.

Aparkamendua

9. artikulua. Ibilgailuak aparkatzeko arau hauek begiratu behar dira:

1. Ibilgailuak ilaran aparka daitezke, hau da, espaloiarekiko paraleloan; baterian, hots, espaloiarekiko perpendikularrean eta erdibaterian, zeharka.

2. Ibilgailuak aparkatzean, espaloitik ahal den hurbilena jarriko dira, tarte txiki bat utziko bada ere galtzadako puska hori garbitu ahal izateko.

10. artikulua. Guztiz debekatua dago baldintza hauetan aparkatzea:

1. Seinaleek debekatzen duten tokietan.

2. Zirkulazioa trabatzen edo oztopatzen den tokietan.

3. Bertze gidariak erregelamenduaren aurkako maniobrak egitera behartzen direnean.

4. Bigarren lerroan, lehenbiziko lerroan ibilgailua nahiz edukiontzia dagoenean, baita bertze objekturen bat edo babeseko bertze elementuren bat dagoenean ere.

5. Galtzadaren zabaleragatik ibilgailu-lerro bat pasatzea ezinezkoa egiten denean.

6. Karrikaburuetan, bertze ibilgailuren bati biratzea eragozten edo trabatzen zaionean.

7. Erregelamenduaren arabera aparkatutako bertze ibilgailuei aterabidea oztopatzen zaienean.

8. Oinezkoen pasabide diren galtzada-tokietan.

9. Espaloietan, kaietan, babestokietan, erdiko nahiz alboetako pasealekuetan eta galtzadan zerrendak paratuz seinalatutako aldeetan, okupazioa partziala nahiz osoa izan.

10. Aldi batez jarduera baimenduek okupatu beharreko aldeetan, eta konpondu, seinalatu edo garbitu behar diren tokietan. Kasu horietan debekua behar bezala eta aski garaiz seinalaturik egonen da.

Ibilgailuak eremu publikotik kentzea

11. artikulua. Ondoko kasuetan ibilgailua bide publikotik kendu ahalko da:

1. Baimenik gabe, espaloi, ibiltoki, babesgune, pasealeku, arretaz ibiltzeko gune edo zoladuran zerrendak pintatuta dauden tokietan, osorik nahiz zati baten gainean aparkatua dagoenean.

2. Eraikin bateko sarrera osorik nahiz zati bat oztopatzen duenean.

12. artikulua. Aurreikusitako salbuespenak ukatu gabe, ibilgailua kentzeagatik eta Udalaren altxatokian edukitzeagatik sortutako gastuak titularraren kontura izanen dira, eta hark ordaindu beharko ditu edo ordainketa ziurtatuko du ibilgailua berreskuratzeko baldintza gisa, bidezko diren errekurtsoak paratzeko eskubidea ukatu gabe.

13. artikulua. Ibilgailua kentzea bertan behera utziko da, baldin eta gidaria agertzen bada ibilgailua estekatu eta garabia abiatzen hasi baino lehen, eta behar diren neurriak hartzen baditu ibilgailua lehen zegoen egoera okerretik ateratzeko. Jarduketak ekarritako garabiaren gastuak ordaindu beharko ditu.

14. artikulua. Ibilgailu bat abandonatutzat hartzen ahalko da ondoko kasuotan:

1. Bideko toki berean hamabortz egun baino gehiago aparkatuta baldin badago.

2. Dituen matxurak ikusita, abandonatua dagoela uste izatekoa denean.

15. artikulua. 1. Ibilgailu abandonatuak kaletik kendu eta Udalaren altxatokira eramanen dituzte. Berehalaxe, titularra nor den zehazteko tramiteak egiten hasiko dira eta jakinarazpenetik hilabeteko epean ibilgailua eraman dezala aginduko diote.

2. Ibilgailua kendu eta edukitzeagatik sortutako eskubideak titularraren bizkar izanen dira.

3. Jabeak ibilgailua eramateari uko egiten badio, Udalak ibilgailua besterendu ahalko du sortutako gastuak ordaintzeko.

Neurri bereziak

16. artikulua. Inguruabar bereziek beharrezko egiten badute, trafikoa antolatzeko behar diren neurriak hartzen ahal dira, ibilgailuen zirkulazioa debekatuz nahiz murriztuz, edo sarbideak herriko alderdi batzuetara eta halako bide batzuetatik desbideratuz, baita aparkalekuak berrantolatuz ere.

Garraio publikoaren geralekuak

17. artikulua. Udal Administrazioak zehaztuko du taxien eta garraio publiko nahiz eskolakoaren geralekuak non izanen diren.

Zamalanak

18. artikulua. Zamalanak behar den arretaz eginen dira ahalik eta traba gutxien egitearren, eta erabilitako lekua garbi utzi beharko da.

19. artikulua. Merkataritzako gaien zamalanak ibilgailua espaloitik gertuen dagoen aldetik eginen dira, eta behar diren baliabideak erabiliko, lana ahalik eta lasterren egitearren eta oinezkoen zein ibilgailuen zirkulazioa ez oztopatzen saiatuz.

20. artikulua. Alkatetzak zamalanetarako toki erreserbatuak zehatz ditzake, zeinetan aplikatuko baita ordutegi mugatuko aparkaldien araubide orokorra. Halaz ere, eta kontuan izanik egoera, erreserbatutako bertze toki batzuekiko hurbiltasuna edo erabileraren maiztasuna bezalako inguruabarrak, aipatu araubide orokorrean aldaketak egin daitezke.

Edukiontziak

21. artikulua. 1. Altzariak edo etxeko tresnak, eta orobat obra eta etxeko hondakinak biltzeko edukiontziak, udal organo eskudunak erabakita, eremu publikoko toki jakin batzuetan paratu beharko dira.

2. Horretarako erreserbaturiko tokietan ezin izanen da, inolaz ere, aparkatu.

Abiadura murriztapena oinezkoen etorri handiko lekuetan

22. artikulua. Errei bakar batetik ibili beharreko kaleetan eta oinezkoen etorria handia den guztietan, baita ikastetxeak diren karriketan ere, ibilgailuak 15 kilometro orduko baino abiadura motelagoan ibiliko dira eta behar diren aurreneurriak hartuko dituzte.

Kamioiak, autobusak, traktoreak eta zamarako bestelako ibilgailuak

23. artikulua. 1. Utzubar industrialdeko kamioien aparkalekua izanen da ibilgailu larri guztiendako udal aparkalekua, eta gai horren gaineko udal ordenatzen bidez gobernatuko da.

2. Debeku da ibilgailu larriak (mota guztietako kamioiak, autobusak, traktoreak eta atoiak) bide publikoan aparkatzea zamalanak egiteko behar den baino denbora gehiago, bidaiariekin nahiz salgaiekin aritu.

3. Ibilgailu astunek udal aparkalekuan aparkatu beharko dute. Tarifa kamioi bakoitzeko aplikatuko da: aparkalekuaren errentariak 10,30 euro ordainduko du hilean BEZa barne, bera nahiz ibilgailua herrian erroldaturik badaude; edo 34,10 euro hilean, BEZa barne, herrian erroldatugabeak badira; errentaria herrian erroldatua badago eta ibilgailua, ordea, ez, 20,50 euro ordainduko hilean, BEZa barne. Kuotak hiru hiletik behin igorpenduko dira, eta aldez aurretik.

Motozikleten zirkulazioa

24. artikulua. 1. Motozikletak galtzadan barna ibiliko dira, eta ezin izanen dira ibili kategoria handiagoko ibilgailuez osatutako bi lerroren artean zirkulatu, ezta lerro baten eta espaloiaren artean ere.

2. Debekatua dute, halaber, traba egitea, zakarki azeleratuz, ke-hodiak itxuraldatuta eta normalak ez diren bertze inguruabarren bidez.

Bizikletak

25. artikulua. 1. Bizikletak ezin dira ibili espaloi, nasa eta pasealekuetan barna.

2. Bizikletak galtzadan barna ibitzen badira, espaloitik ahalik eta hurbilen eginen dute, salbu eta bertze ibilgailu batzuendako erreiak dauden kasuetan. Horrelakoetan, erreserbaturik dagoen erreiaren albokotik joan beharko dute.

3. Parke publiko eta oinezkoendako kaleetan, horretarako diren bideetan ibiliko dira. Horrela ez bada, oinezkoek daramaten abiada berean. Edozein kasutan ere, oinezkoek beti izanen dute pasatzeko lehentasuna.

Zirkulatzeko baimen bereziak

26. artikulua. Erregelamenduz baimendutakoak baino pisu edo tamaina handiagoko ibilgailuek ezin izanen dute udalerriko eremu publikoetan barna ibili Udalaren baimenik gabe.

Aurreko puntuan aipatu baimenak bidaia baterako izaten ahal dira, edo halako aldi baterako.

Zamariak

27. artikulua. Udalerriko bideetan barna ondasunak nahiz jendea eramateko baimendutako zamariak baizik ezin dira ibili.

Eskola garraioa

28. artikulua. Herri barnean eskola-garraiorako zerbitzuak egin ahal izateko, Udalaren baimena beharrezkoa da lehenik.

29. artikulua. 1. Hiriko eskola-garraioa garraio berezi etal jarraitua da, ibilgailu automobil publikoetan edo zerbitzu partikularrekoetan egina, abiapuntu edo helmuga ikastetxeak izanik, ibilgailuak udalerriaren barnean tartekako geraldiak egin edota ibiltzen bada.

2. Ibilgailura igo eta jaistea Udalak berariaz zehazturiko tokietan bakarrik eginen da.

Erabilera debekatuak eremu publikoetan

30. artikulua. 1. Oinezkoen ibiltoki erreserbatuetan eta galtzadetan, nola ibiltarientzat hala jostetan dabiltzanentzat arriskurik ekar lezaketen josteta eta jolasak debekatuak daude.

2. 15 urtetik beheitikoek erabilitako ibilgailuak. Adingabekoak ibilgailua erabiltzen dituzteenean (bizikleta, patineteak, auto elektronikoa nahiz antzekoak), oinezkoendako eremuetan ibiliko dira, horretarako seinaleztaturik dauden tokietan barna, eta betiere oinezkoen joan-etorria oztopatu dabe.

Prozedura

31. artikulua. Alkateak isun bidez zehatuko ditu ordenantza honetako xedapenen aurkako arau-hausteak, ordenantza honen eraskineko isunen taulako zenbatekoak erabilita.

32. artikulua. Zehapen espedienteetan emandako ebazpenek administrazio-bideari amaiera emanen diote eta horien aurka berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, inpugnatu nahi den administrazio ekintza agindu zuen organo berari zuzendua, betiere Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legean xedatutakoari jarraikiz.

Zehapenen taula

Arau-hauste bakuna: Ordenantzako edozein neurriren aurkako lehenbiziko arau-haustea 42,00 euroko isunarekin zehatuko dute udal langileek.

Araua berriz haustea._Arau berbera bitan hausten bada lehenbiziko aldiz jarritako zehapena halako bi izanen da isuna.

Iragarkiaren kodea: L0512752