65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUSTIÑANA

Behin betikoz onetsirik "San Francisco Javier" Zahar Etxeko zerbitzuak emateko tasa arautzen duen ordenantza

"San Francisco Javier" Zahar Etxearen Mankomunitatearen batzarrak, 2005eko otsailaren 21ean, erabaki zuen hasiera batean onestea "San Francisco Javier" Zahar Etxeko zerbitzuak emateko tasa arautzen duen ordenantza. Hura 2005eko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 30ean, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betikoz onetsirik gelditu da. Aipatu legeari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioak izan ditzan, testu osoa argitaratuko da.

Fustiñanan, 2005eko maiatzaren 5ean._Mankomunitateko burua, Ana María Rodríguez Enériz.

"SAN FRANCISCO JAVIER" ZAHAR ETXEKO ZERBITZUAK EMATEKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau ezarri da Nafarroako toki entitateei aplikatzen ahal zaien zerga araudiak ematen dizkien ahalmenen babespean eta haiekin bat, erran nahi baita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90, Foru Legearen 180. artikulua eta ondokoak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 100. artikulua eta ondokoak.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xedea da tasak ezartzea "San Francisco Javier" Zahar Etxean egiten diren zerbitzuak emateagatik.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 100. artikuluak eta ondokoek aipatzen dituzten zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio esparrua

3. artikulua. Ordenantza hau " San Francisco Javier" Zahar Etxean aplikatuko da, Fustiñanako Santa Lucía etorbideko 53an baita.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Zergapeko egintza "San Francisco Javier" Zahar Etxean egiten diren zerbitzuak eskura izateak eta/edo erabiltzeak, eta Zahar Etxe horretan sartzea egiteak edo zerbitzua egiteko eskatzeak.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta, beraz, ordenantza honetan ezarritako tasak zergadun gisa ordaintzera behartuak daude pertsona fisiko eta juridikoak eta, nortasun juridikorik izan gabe ere, batasun ekonomikoa edo ondare bereizia eratzen duten entitateak.

Borondatezko zerbitzua denez, pertsona edo erakunde eskatzaileak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak, prestazioa hartzen badute.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua. Zerga-oinarria zehaztuko da kontuan hartuz zein den emandako zerbitzua, ordenantza honetako tarifetan agertzen diren kopuruen arabera.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari indarra duten tarifak aplikatuko zaizkio.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeetan ezartzen diren maneran eta halabereko baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

10. artikulua. Inolako salbuespenik ez da izanen.

X. KAPITULUA

Sortzapena

11. artikulua. Ezarritako tasak sortuko dira interesatuak zahar etxean sartzea egitean edo zerbitzua egitean, sartzerik gabeko zerbitzuen kasuan.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua. Ordenantza honetan arautzen diren tasak hil bakoitzeko lehen bortz egunetan ordainaraziko dira. Bi hileko ordaintzen ez badira, zerbitzua egitetik geldituko da.

XII. KAPITULUA

Dirubilketa

13. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Legearen 86. artikuluan aurreikusiarekin bat, tributu-zorrak "jakinarazpen gabetzat" jotzen dira.

14. artikulua. 13. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeak eta aplikatzen ahal diren gainerako legeek ezartzen dituzten errekarguekin.

Epe hori zorrak ordaindu gabe iraganez gero, premiamendu bidez ordainaraziko dira, non Mankomunitateak ez duen hura geroratzeko baimena eman.

15. artikulua. Tributu zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

Banku batean helbideratuz.

XIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legearen 93. eta ondoko artikuluetan arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

Bere buruaz baliatzen denaren plaza, banako gelan: 745 euro/hilabetea.

Bere buruaz baliatzen denaren plaza, gela partekatuan: 652 euro/hilabetea.

Bere buruaz erdizka baliatzen eta erdizka laguntza behar duenaren plaza: 1.050 euro/hilabetea.

Laguntza behar duenaren plaza: 1.500 euro/hilabetea.

Egun argiko egonaldiak:

Bere buruaz baliatzen dena: 12 euro/eguna.

Laguntza behar duena: 30 euro/eguna.

Familiarendako plaza: senar-emazteetan bat bere buruaz baliatzen ahal bada eta bertzeak laguntza behar badu, bere buruaz baliatzen ahal denaren kuota % 25 beheratuko da.

Iragarkiaren kodea: L0511904