65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Cepsa Elf-Gas, S.A. enpresak Administrazioari eskaturiko baimenari buruz, Murietako herrigunean petrolio gas likuatuaren biltegia eta propano komertziala hodien bidez banatzeko sarea paratzeko.

Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da gasa banatzeko sarea eta PGL biltegietan gordetzeko estazioa egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Cepsa Elf Gas, S.A., jakinarazpenetarako helbide hau duena: Ctra. Zaragoza-Huesca "Finca el Turullón", 50800 Zuera (Zaragoza).

Eskariaren helburua: administrazio baimena, propano gas komertziala biltegiratu, banatu eta hornituko duten instalazioak eraiki eta ustiatzeko, gero etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabiltzeko Murietako herrigunean, Murietako mugapean (Nafarroa).

Tokia: A-3 multzoko 48900 litro biltegiratu asmo dira, lur gaineko 2 biltontzi finkoren bidez, bakoitza 24.450 litrokoa. Murietako udalaren jabetzako 1. poligonoko 707 lurzatian jarriko dira, eta berezko lurrunketa izanen dute.

Ezaugarriak: gas propano komertziala banatzeko oinarrizko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da. Polietilenozko hodiek guztira 3.483 metro eginen dute. Haien trinkotasuna SDR 11 izanen da, ertaina beraz, UNE 53333 delakoaren arabera, 90, 63, 40 eta 32 mm-ko diametro nominalekoa eta zein bere hartuneraino iritsiko da. Hartuneetako hodiak 1217 metroko polietileno 20 mm-koak izanen dira eta eraikin edo aurrealdeko armairu bakoitzean hautatu eta hartze balbulak edukiko dituzte.

Sarea 43,4 Nm3/h-ko gehieneko emarirako prestatu eta bizilagun guztiendako (277 etxebizitza) aurreikusi da. Haren hasierako presioa 1,7 kg/cm²-koa izanen da eta urrunen dagoen tokian bermatzen den gutxieneko presioa, 1,56 kg/cm²-koa. Gehieneko kontsumoa 800 kg-koa izanen da egunean eta 292.000 kg-koa urtean.

Aurrekontua: instalazioaren aurrekontua hirurogeita hamahiru mila, zazpiehun eta berrogeita sei euro eta hogeita bi zentimo da (73.746,22 euro).

Egiteko epea: instalazioak egiteko epea bi urte izanen da gutxi gorabehera, lanak hasten direnetik hasita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, Fuerte Príncipe II, 1, 5. solairua. 8:30etik 14:30era arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2005eko apirilaren 14an._Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0510597