65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Nafarroako Gobernuak, 2005eko martxoaren 21ean hartutako erabakiaren bitartez, Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsak betetzeko prozesu berezian, kargu horietarako gaikuntza lortzeko hautapen probetan erabiliko diren programak eta merezimenduen baremoak onetsi zituen. Prozesu berezi hori Nafarroako toki araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenbiziko xedapen gehigarrian aurreikusi zen (2005eko apirilaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 43. zk.). Pablo Gil Morrás jaunak berraztertze errekurtsoa aurkeztu du erabaki horren aurka. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, haren berri ematen zaie interesatu guztiei iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroan aurkeztuta (Arrieta kalea, 12, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Arrieta kalea, 12, hirugarren oina, Iruña).

Iruñean, 2005eko maiatzaren 20an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0513029