65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABLITAS

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da jendaurrean egonen dela Ablitasko udal bulegoetan, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten bere lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Ablitasko udal mugapea, salbu "Bonamaison" eta "El Saso", zeinetik sartzen baitira Ingurumeneko Zuzendari Nagusiak 1996ko irailaren 19ko 2437 Ebazpenaren bidez ezarritako azalera eta mugak.

Ablitasen, 2005eko maiatzaren 17an._Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0512604