65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

E D I K T U A

2005eko apirilaren 29an, Virginia Alemán Arrastio Baztango Udaleko alkateak hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zuen.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko 2. Administrazioarekiko Auzien Epaitegiko idazkariak, 2005eko apirilaren 1eko idazkian _Udalean 2005eko apirilaren 5ean eta 870 erregistro zenbakiarekin sartu zen hartan_ zehazten du Lucia Abascal Olabarria andreak 39/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela prozedura laburtua erabilita, alkateak 2004ko abenduaren 13an emandako ebazpenaren aurka; eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legeari jarraikiz, eskatu egiten du administrazio espedientea igortzeko eta interesatu gisa azaltzen diren guztiei agertzeko epea emateko.

Jurisdikzio horretan inpugnaturiko erabakiaren legezkotasuna defenditzearren, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 50. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezko da korporazio hau agertu eta pertsonatzea errekurtso horretan.

Horiek horrela, legez esleituak ditudan eskumenak erabiliz, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen Legeko 21-1-i artikuluari jarraikiz.

Hau xedatu dut:

Lehena._Nafarroako Auzitegi Nagusiko 2. Administrazioarekiko Auzien Epaitegira igortzea 39/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espedientea; prozedura laburtua, Lucia Abascal Olabarria andreak aurkeztua.

Bigarrena._39/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, prozedura laburtua, agertu eta pertsonatzea, alderdi demandatu gisa, eta Udalaren ordezkaritza eta defentsa José Antonio Ubillos Mosso prokuradorearen esku uztea, dagoeneko horretarako duen ahalordearen kariaz, eta jarduketen zuzendaritza, berriz, Blas Ignacio Otazu Amatriain abokatuaren esku.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

Laugarrena._Ebazpen hau betetzeko sortzen diren gastuak udal aurrekontu arruntaren 1-121-22603 kontusailetik ordainduko dira.

Bosgarrena._Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta korporazio honen ordezkaritzari eta defentsari.

Seigarrena._Ebazpen honen berri ematea Baztango Udalaren osoko bilkuran, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elizondon (Baztan), 2005eko apirilaren 29an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0512108