65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

D O N E Z T E B E

U.A.1 unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batean onetsirik

Doneztebeko Udalak, 2005eko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren eta alkate jaunaren adostasunezko botoaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Doneztebeko Udal Planeko U.A.1 unitateko 11 eta 12. lurzatietako xehetasun azterlaneko aldaketa, Mariano Oteiza Arrechea arkitekto jaunak egindako proiektuaren arabera. Eskatzailea Francisco Javier Ezcurra Echeguia izan da.

Hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, nahi duenak aztertzen ahalko du, udal idazkaritzan, baita bidezko alegazioak aurkeztu ere, hori guztia abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74, 76 eta horiekin bat heldu diren artikuluekin bat.

Donezteben, 2005eko apirilaren 29an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0512103