65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

306/2005 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Udal Musika Eskoletarako dirulaguntzen 2005eko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

Abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren bidez, Musika eta Dantza Eskolen sorrerarako eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri ziren. Musika eskola batzuek ireki eta funtzionamenduan jartzeko baimena jaso dute eta, beraz, denetan entitate titularrak bere gain hartu du musika eskolaren sostengu ekonomikoa, foru dekretu horren 20. artikuluak ezartzen duen bezala.

Hala ere, Hezkuntza Departamentuak badu aurrekontuko kontusail bat udala titular duten musika eskolak finantzatzen laguntzeko.

Ebazpen honen xedea hauxe da: deialdi bat onestea, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedaturikoaren arabera emanen diren dirulaguntzen gaineko arauak ezartzeko. Aipatu foru legeak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren 8.ñ) artikuluari loturik,

EBATZI DUT:

1. Udal Musika Eskoletarako dirulaguntzen 2005eko deialdiaren oinarriak onestea.

2. Gehienez 1.623.408,00 euroko gasturako baimena ematea gastuen aurrekontu indarduneko 410000-41100-4600-322500 kontusailaren kargura ("Musika Eskoletarako dirulaguntzak" izeneko kontusaila).

3. Ebazpen hau eta I. eta II. eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta I. eta II. eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2005eko apirilaren 14an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Udal Musika Eskoletarako dirulaguntzen 2005eko deialdiaren oinarriak

1. Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da toki administrazioak edo horiei loturik edo horien menpe dauden entitateak titular dituzten musika eskoletarako dirulaguntzen kontzesioa arautzea, 2005. urtean.

2. Onuradunak.

Deialdi honetan arauturiko dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte musika eskolen titularrak diren toki administrazioek edo haiei loturiko edo menpeko entitateek, betiere Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribaturik badaude.

3. Aurreikusiriko laguntzak.

Deialdi honetan arauturiko laguntzak musika eskolen mantentze eta funtzionameduaren finantzazioan hein batean laguntzeko erabiliko dira 2004/2005 ikasturtean, betiere eskola horien diru iturria titularren ekarpenak eta ikasleek ordaintzen dituzten tarifa edo prezio publikoak badira.

Horrenbestez, Ebazpen honen arabera musika eskolen mantentze eta funtzionamendurako emanen diren dirulaguntzak LOGSEren 39.5 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautu gabeetarako izanen dira osorik.

4. Eskaera egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

4.1 Eskatzaileek eskabidea aurkeztu behar dute, Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari zuzendua, Nafarroako Gobernuaren erregistroan, Hezkuntza Departamentukoan edo azaroaren 26ko 30/92 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako tokietan, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4.2. Eskabidea legezko ordezkariak aurkeztuko du eta, horretarako, musika eskolaren titularra den entitatearen organo eskudunaren erabakiaren bidezko ahalordea eduki beharko du. Entitatea udal bat ez bada, estatutuak aurkeztu beharko dira.

4.3. Eskabidearekin batera honakoak aurkeztuko dira, ebazpen honen II. eranskineko ereduaren arabera:

4.3.1. Musika eskolaren dirusarrera eta gastuen 2004ko aurrekontu burutuak, eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak onetsiak. Horietan zehaztuko dira, gutxienez, udalek edo horiei loturik edo horien menpe dauden entitateek, Hezkuntza Departamentuak, beste administrazio publiko batzuek eta partikularrek emandako dirusarrerak. Gastuen aurrekontu finkatuan zehaztuko dira, gutxienez, irakasleen gastuak eta horien karga sozialak, irakasleak ez diren gainerako langileen datu berberak, ekipamendu gastuak eta urtean egindako berritzeenak, eta musika eskolaren funtzionamendu eta kontserbazio gastuak.

4.3.2. Eskolaren dirusarrera eta gastuen 2005eko hasierako aurrekontua, eskolaren titularra den entitateak onetsia, gutxienez ere aurreko lerroaldean aipaturikoak zehaztuko dituena. Hori izan ezean, 2004ko aurrekontu burutua hartuko da kontuan.

4.3.3. Eskolaren titularra den entitateak onetsitako tarifa edo prezio publikoak, 2004/2005 ikasturtean ikasleei kobratzen zaizkienak.

4.4. Dirulaguntza eskaera ez bada osorik bete edo eskaera baloratzeko garrantzitsuak diren atalak behar bezala egiaztatu ez badira, akatsa zuzen dezala eskatuko zaio entitate titularrari; horretarako hamar egun balioduneko epea izanen da gehienez ere, jakinarazpen egunaren ondokotik hasita. Eskaturiko agiriak osatzen ez badira, musika eskolaren titularrak dirulaguntza lortzeko izan dezakeen eskubidea galdu eginen du, eta eskaera artxibatutzat joko da.

5. Dirulaguntzaren zenbatekoa ezartzeko prozedura.

5.1. Deialdi honetako dirulaguntzak 2005eko gastuen aurrekontuko "Udal musika eskoletarako dirulaguntzak" izeneko 410000-41100-4600-322500 kontusailaren kargura emanen dira. Gehienez ere 1.623.408 euro eginen dute.

5.2. Aurrekontuko kontusail horretako 1.461.067,00 euro behin-behinekoz banatuko dira eskola bakoitzean matrikulatuta dauden ikasleen zuzeneko proportzioan (eskola guztien kopurua aldean jarrita), ondoko ponderazio-indizeen arabera:

1 LOGSEren 39.5 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautu gabeetako hasierako ikasleentzat, 421/1992 Foru Dekretuko 9. artikuluko 2. atalak aipatzen dituen lautik zazpi urte bitarteko ikasleentzat alegia.

2/3 LOGSEren 39.5 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautu gabeetako irakasgai osagarriak ikasten dituztenentzat, zortzi urte beteak baldin badituzte eta abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 9.1.b) artikuluan sartuak badira, edo eskolako kantu eta instrumentu taldeetan parte hartzen badute, foru dekretu bereko 9.1.c artikuluak dioenarekin bat.

2,5 LOGSEren 39.5 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautu gabeetako instrumentu edo kantu ikasleentzat, baldin eta zortzi urte beteak badituzte eta aldi berean irakasgai osagarrien klaseak hartzen badituzte edo ahozko zein instrumentuzko taldeetan aritzen badira, 421/1992 Foru Dekretuko 9.1.b) artikuluak ezartzen duen moduan. Kasu honetan kontuan hartuko da instrumentuko ikasleen eta irakasgai osagarrikoen edo instrumentu edo/eta kantu taldeen arteko gutxienekoa.

Aurreko hiru atalek aipatzen duten adin baldintza betetzeko, aipatzen den adina 2004. urtea betea izan beharko da.

5.3. Lehen banaketa hau behin-behinekoa izanen da, ebazpen honetako 5.2. puntuari dagozkion dirulaguntzak onesten dituen behin-behineko ebazpenari egiten zaizkion erreklamazioei erantzuna eman arte. Gainerakoa erreklamazioei aurre egiteko edo behin-behinekoz emandako dirulaguntza osatzeko erabiliko dira, eta behin betiko bihurtuko da, 5.2. ataleko irizpide berekin.

5.4. Eskola bakoitzarentzat 5.2 eta 5.3 ataletan ezarritakoa aplikaturik lortzen den zenbatekoa ez da izanen entitate titularrak eskolaren funtzionamendu eta mantentzerako 2004an jarritako diru kopurua baino handiagoa; diru kopuru hori ekitaldi horretako aurrekontu burutuan sartuta egonen da. Musika eskolaren batek 2004/2005 ikasturtetik hasita lortzen badu Hezkuntza Departamentuaren funtzionamendu baimena, ez zaio ezarriko lerroalde honetako gehieneko muga.

Eskola bakoitzarentzat 5.2 eta 5.3 ataletan ezarritakoa aplikaturik lortzen den zenbatekoa ez da izanen eskolaren 2005eko gastuen hasierako aurrekontuaren % 33 baino handiagoa.

Aurreko bi lerroaldeetan ezarritako gehienekoak gaindituz gero, lortutako laguntzaren zenbatekoa murriztu eginen da gehieneko horiek gaindi ez daitezen.

Aurreko lerroaldea aplikatzeagatik eskuragai gelditzen den kopurua erreklamazio posibleei aurre egiteko edo behin-behinekoz emandako dirulaguntza osatzeko erabiliko den 5.3. puntuko zenbatekoari gehituko zaio eta horregatik berriro eta behin bakarrik banatuko da Musika Eskolen artean, 5.2 atalean ezarririko irizpide berei jarraikiz, baldin eta haien dirulaguntzak 5.4 atalean ezarririko mugak gainditu ez baditu, hala 5.2 atalean aipatu banaketan nola 5.3 atalean.

5.5. Eskola bakoitzean instrumentu, maila eta irakasgai osagarri ezberdinetan eta hastapenean dauden ikasleen kopurua, dirulaguntzaren kalkulua egiterakoan kontuan hartuko dena, Departamentu honetako Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren esku dagoena izanen da.

Horretarako, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak, ebazpen hau igorri eta hilabeteko epean, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura eskola bakoitzeko ikasle kopuruaren egoera-orriak eramanen ditu, eskola bakoitzak ematen dituen mailen, instrumentuen eta irakasgai osagarrien eta musika hastapenaren arabera sailkatuak. Kanpoan utziko dira musika eskolak baimenduak ez dituen instrumentu, ikasketa plan edo mailetan ari diren ikasleak.

6. Dirulaguntzak ematea.

Deialdi hau ebatziko da, Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena ikusi ondoren, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez, ebazpen honen laugarren eta bosgarren puntuetan ezarritako epea bukatu eta hurrengo hiru hilabeteen barnean. Epe horretan ebazten ez badira, eskaerak ezetsitzat jo beharko dira.

Entitate titularrak dirulaguntza hauetatik kanpo geratuko dira, baldin eta 4. atalean aipaturiko epean atal horretako agiri guztiak aurkezten ez badituzte edo Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eramaten ez badituzte eskolako ikasleen matrikulako datuak.

7. Onuradunaren betebeharrak.

Dirulaguntza hauen onuradun diren entitateek hartutako dirua ebazpen honen 3. atalean aipatzen den helbururako erabili beharko dute.

Horretarako, entitate titularraren organo eskuduneko idazkariak, alkatearen edo organo horretako buruaren ikus-onetsiarekin, ziurtagiria emanen du eta bertan adieraziko du jasotako fondoak musika eskolaren dirusarreren aurrekontuan sartu direla, musika eskolaren gastuak finantzatzeko helburua ez duten bestelako kontusailetara ez direla eraman eta ebazpen honen xederako erabili direla. Ziurtagiri hori Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan aurkeztuko da 2006ko martxoaren 1aren aurretik.

Ziurtagiri hori aurkeztu ezean, onuradunek, hartutako dirua dirulaguntzaren helbururako erabili ez badute, Foru Ogasunari itzuli beharko diote.

8. Bateragarritasuna.

Deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzak bateragarriak dira onuradunek administrazio honetatik, beste administrazio publiko batzuetatik edo nazioko zein nazioarteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik jasotzen dituzten dirulaguntzekin.

9. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien kontra administrazio publiko interesatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

II. ERANSKINA

DIRUZAINTZAKO SALDOA 2003ko ABENDUAREN 31n

..................(e)ko Musika Eskolaren 2004rako dirusarrera eta gastuen aurrekontu burutua.

Dirusarreren aurrekontua

III. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak:

_Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako

_Bestelakoak (fotokopien ondoriozko dirusarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...)

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak:

_Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

_Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

_Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. kapitulua._Ondareko dirusarrerak:

_Kontu korronteetako korrituak eta beste

VI. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea:

_Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. kapitulua._Kapital-transferentziak:

_Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

_Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, inbertsioetarako

_Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. eta IX. kapituluak._Finantza aktibo eta pasiboak:

_Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Dirusarrerak, guztira:

Gastuen aurrekontua

I. kapitulua._Langileen soldatak:

_Irakasleak:

_Lansari gordinak

_Entitatearen kargurako kostu sozialak

_Irakasle ez diren langileak

_Lansari gordinak

_Entitatearen kargurako kostu sozialak

II. kapitulua._Gastu arruntak:

_Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak:

_Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. kapitulua._Inbertsio errealak:

_Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

_Hobetzeko lanak

VIII. eta IX. kapituluak._Finantza aktibo eta pasiboak:

_Harturiko maileguak itzultzea, maileguak ematea

Gastuak, guztira

....................(e)n, 2005eko ................aren ..............(e)an.

O. E.

Entitate titularreko Udal edo entitate titularreko

alkatea edo burua idazkaria

DIRUZAINTZAKO SALDOA 2004ko ABENDUAREN 31n

...............(e)ko Musika Eskolaren 2005erako dirusarrera eta gastuen hasierako aurrekontua.

Dirusarreren aurrekontua

III. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak:

_Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako

_Bestelakoak (fotokopien ondoriozko dirusarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...)

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak:

_Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

_Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

_Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. kapitulua._Ondareko dirusarrerak:

_Kontu korronteetako korrituak eta beste

VI. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea:

_Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. kapitulua._Kapital-transferentziak:

_Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

_Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, inbertsioetarako

_Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. eta IX. kapituluak_Finantza aktibo eta pasiboak:

_Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Dirusarrerak, guztira:

Gastuen aurrekontua

I. kapitulua._Langileen soldatak:

_Irakasleak:

_Lansari gordinak

_Entitatearen kargurako kostu sozialak

_Irakasle ez diren langileak:

_Lansari gordinak

_Entitatearen kargurako kostu sozialak

II. kapitulua._Gastu arruntak:

_Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak:

_Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. kapitulua._Inbertsio errealak:

_Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

_Hobetzeko lanak

VIII. eta IX. kapituluak_Finantza aktibo eta pasiboak:

_Harturiko maileguak itzultzea, maileguak ematea

Gastuak, guztira

....................(e)n, 2005eko ................aren ..............(e)an.

O. E.

Entitate titularreko Udal edo entitate titularreko

alkatea edo burua idazkaria

Iragarkiaren kodea: F0510878