65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1.4. Ebazpenak

426/2005 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Familiaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Haur Eskoletako 2005-2006 ikasturterako tarifak ezartzen dituena.

Ikusirik Familia Atalaren txostena, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaren Haur Eskoletako tarifak aldatzea proposatzen duena.

Horrenbertzez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2005-2006 ikasturterako, Nafarroako Gobernuaren Haur Eskoletako urteko tarifa ezartzea: 1.991 euro. Tarifa hau 11 hilekotan banatuko da, bakoitza 181 eurokoa.

2. Tarifa murrizketak egiten ahalko dira, familiaren dirusarreren arabera, gisa honetara:

_Familiaren per capita errenta: 3.318 euro baino gutxiago. Hileko tarifa: 46 euro.

_Familiaren per capita errenta: 3.319 - 5.310 euro. Hileko tarifa: 67 euro.

_Familiaren per capita errenta: 5.311 - 6.638 euro. Hileko tarifa: 106 euro.

_Familiaren per capita errenta: 6.639 - 7.965 euro. Hileko tarifa: 126 euro.

_Familiaren per capita errenta: 7.966 - 9.293 euro. Hileko tarifa: 146 euro.

_Familiaren per capita errenta: 9.293 euro baino gehiago. Hileko tarifa: 181 euro.

3. 4 ordutarako urteko tarifa ezartzea, Corellako Niño Jesús Haur Eskolan 2005-2006 ikasturtean modalitate honetan diren plazetarako: 682 euro. Tarifa hau 11 hilekotan banatuko da, bakoitza 62 eurokoa.

4. Tarifa murrizketak egiten ahalko dira, familiaren dirusarreren arabera, gisa honetara:

_Familiaren per capita errenta: 3.318 euro baino gutxiago. Hileko tarifa: 9 euro.

_Familiaren per capita errenta: 3.319 - 5.310 euro. Hileko tarifa: 19 euro.

_Familiaren per capita errenta: 5.311 - 6.638 euro. Hileko tarifa: 31 euro.

_Familiaren per capita errenta: 6.639 - 7.965 euro. Hileko tarifa: 43 euro.

_Familiaren per capita errenta: Hileko tarifa: 7.966 - 9.293 euro. 50 euro.

_Familiaren per capita errenta: 9.293 euro baino gehiago. Hileko tarifa: 62 euro.

5. Haur Eskolan bi seme-alaba dituzten familiek ehuneko 50eko murrizketa izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan. Tarifa hori ezartzen den tarifa apalenaren parekoa izanen da, gutxienez.

6. Haur eskolara 3 seme-alaba edo gehiago eramaten dituzten familiek ehuneko 50eko beherapena izanen dute bigarren seme-alabaren tarifan, eta apalena hirugarren edo hurrengo seme-alaben tarifetan.

7. Urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: 2004ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako familia unitatearen zerga-oinarria zati familiaren kide kopuru osoa. Kasu guztietan, aitaren eta amaren aitorpenak hartuko dira aintzat, salbu eta bereizi nahiz dibortziatzeko epaia edo ezkontzaz kanpoko seme-alabarendako legezko neurriak daudenean. Kasu horietan haurraren zaintza eta ardura duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat, eta haren zerga-oinarriari epaian ezarritako urteko diru kopurua erantsiko zaio.

8. Tarifak matrikula egiteko unean ezarriko dira, eta ez dira berraztertzen edo aldatzen ahalko ikasturteak dirauen bitartean.

9. Ikastetxean matrikulaturik dauden haur guztiek dagokien eskolatze tarifa ordaindu beharko dute, baita justifikaturiko arrazoiengatik ikastetxera joaten ez badira ere. Matrikula egiteak, borondatezko baja eskatzen den kasuetan izan ezik, ikastetxera joateko eta ikasturtean hamaika kuota ordaintzeko konpromisoa dakar berarekin. Matrikula ikasturtea hasita dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aitzina ordainduko dira tarifak.

10. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Familiaren Zuzendaritza Nagusiko Familia Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea agortzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean paratu, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2005eko apirilaren 20an._Familiaren Zuzendari Nagusia, Loren Albéniz Ascorbe.

Iragarkiaren kodea: F0511110