65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak aldatzen dituen martxoaren 14ko 62/2005 Foru Dekretuarena.

Martxoaren 14ko 62/2005 Foru Dekretua 2005eko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 6an. Bertan akats batzuk daudela oharturik, bidezko da zuzentzea.

3.077. orrialdean, honela dio:

"27. artikulua. Enpleguaren eta Aukera Berdintasunaren Behatokiko Unitateak atalen maila organikoa izanen du eta eginkizun hauek beteko ditu:

_Lan merkatuko eskaintza eta eskariaren bilakaera aztertzea.

_Nafarroako lan-aurkitzeak aztertu eta begiratzea.

_Estatistikaren arloan eskudun diren erakunde publikoekin koordinatzea.

_Lan merkatuak eskatzen dituen lanbideen ezaugarriak zehaztea.

_Prestakuntza eta enplegurako programak ekoizpenaren munduaren beharretara bideratzea.

_Lanen geroari buruz, lan merkatuaren joerak ikuskatzea.

_Programa integratu eta zeharkakoak prestatzea, lan munduan sartzeko zailtasun gehien dituzten taldeekiko bereizkeria baztertzeko.

_Proiektu eta ekintza berri eta berritzaileak diseinatu eta prestatzea, lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten taldeen langabezia gutxitu eta haiei lana aurkitzeko erraztasunak ematen dizkietenak.

_Egiten diren politika, ekintza eta programen zabalpen integral eta koherentea, ohiko hedabideen bidez eta teknologia berriak erabiliz.

_Enpleguaren Ataria eta beste zerbitzu telematiko batzuk koordinatu, mantendu eta gaurkotzeko lanak egitea, enplegu eta prestakuntzarako zerbitzu publikoaren sartokia eta horrekiko harremanetarako tokia baita.

_Enplegu eta prestakuntzarako programen eragina aztertzen laguntzea.

_Eskaturiko informazioa bideratu eta koordinatzea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emaniko erantzunak kudeatzea.

_Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ikerketa, azterketa, ikuspen, ebaluazio, argitalpen eta zabalpenaren arloetan esleitzen dizkion guztiak."

Honela behar du:

_Enpleguan eta prestakuntzan emakumeen parte-hartze aktiboa handitzeko ekintzak bultzatzea.

_Lan merkaturako berdintasunaren arloko egiteko egokiak atzeman eta zabaltzea.

_Enpleguaren Ataria eta beste zerbitzu telematiko batzuk koordinatu, mantendu eta gaurkotzeko lanak egitea, enplegu eta prestakuntzarako zerbitzu publikoaren sartokia eta horrekiko harremanetarako tokia baita.

_Enplegu eta prestakuntzarako programen eragina aztertzen laguntzea.

_Eskaturiko informazioa bideratu eta koordinatzea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emaniko erantzunak kudeatzea.

_Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ikerketa, azterketa, ikuspen, ebaluazio, argitalpen eta zabalpenaren arloetan esleitzen dizkion guztiak."

Iruñean, 2005eko apirilaren 20an._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: F0511565