63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Emanaldi eta ospakizunetarako karpa bat eskuratzeko lehiaketa

Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateak lehiaketarako dei egiten du, emanaldi eta ospakizunetarako karpa bat eskuratzeko, honako baldintza hauek oinarri:

Xedea: emanaldi eta ospakizunetarako karpa, baldintzen pleguan aipatzen diren ezaugarriak dituena.

Hasierako prezioa: 60.000 euro, BEZa barne.

Emateko epea: hiru hilabete gehienez edo lehiakide bakoitzak bere eskaintzan zehazten duena.

Gutxieneko bermea: urtebete.

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 1.200 euro.

Eskaintzak baldintzetan ezarri bezala aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabeteko egun bereko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Proposamen eredua baldintzen pleguan jasotakoa izanen da.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: eskaintzak egin dituztenei behar den denboraz jakinaraziko zaie.

Gainerako baldintzak eta espedientea Mankomunitateko bulegoetan daude, Tuterako (Nafarroa) Capuchinos kaleko 6, 1.ean, interesaturik dauden guztien eskura egon ere, 8etatik 14etara, astelehenetik ostiralera bitarte.

Tuteran, 2005eko maiatzaren 13an._Mankomunitateko burua, José María Navarro Fandós.

Iragarkiaren kodea: L0512654