63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

V I L L A F R A N C A

Lehiaketa publikoa

Villafrancako Udalak 2004ko abuztuaren 16an egindako osoko bilkuran hala erabakita, lizitaziorako dei egiten da, prozedura irekia erabiliz, tramite arruntaren bidez eta lehiaketa moduan, honako obra hau kontratatzeko:

Xedea: "Euri uren kolektorea Cervantes etorbidean".

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publiko irekiaren eta tramite arruntaren bidez.

Kontrataren aurrekontua: 84.750,49 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: hiru hilabete, horren baliokidea laurogeita hamabi egun natural izanik.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Villafrancako (Nafarroa) Udalaren erregistro orokorrean, bulego orduetan, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea, ordu berean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan aipatzen direnak.

Plikak non eta noiz ireki: plikak Udalaren bilkura aretoan irekiko dira, Udaletxeko iragarki ofizialen oholean iragartzen den egunean.

Obraren dokumentazio teknikoa eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura daude Villafrancako Udalaren bulegoetan.

Villafrancan, 2005eko maiatzaren 9an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0512405