63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

L I Z A R R A

Akats zuzenketa

Ikusirik akatsa egin zela "Lizarrako B.B.B.P.B.ko 10.1 exekuzio unitatearen urbanizazioa" obraren espedienteari dagokion iragarkian, 2005eko maiatzaren 18an 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, honen bidez ematen da behar den zuzenketa: "Adjudikatzeko prozedura eta tramitazioa: presako tramitazioa, prozedura irekia, lehiaketa bidez" dioen lekuan, "Adjudikatzeko prozedura eta tramitazioa: tramitazio arrunta, prozedura irekia, lehiaketa bidez" behar du.

Hau dena argitara ematen da, eta ohartarazten zuzenketa honek ez duela inolako eraginik proposamenak aurkezteko epea kontatzeari dagokionez, hura hasten baita, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 71.1 artikuluari jarraikiz, 2005eko maiatzaren 18an 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aipatutako iragarkia argitaratu eta biharamunean, eta amaitu 2005eko ekainaren 13an.

Lizarran, 2005eko maiatzaren 18an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0512723