63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

Z I Z U R

Laguntza teknikoaren lehiaketa

Honen bitartez lehiaketa irekirako deia egiten da, Udal Plan Orokorraren proiektuaren prestaketa adjudikatzeko. Hona hemen:

I._Kontratuaren xedea._Zizur Zendeako Udal Plan Orokorraren proiektua prestatzea.

II._Hasierako prezioa._Kontratuaren aurrekontua, hau da, hasierako prezioa 155.000,00 eurokoa da (BEZa barne).

III._Behin-behineko bermea._Ez da eskatuko.

IV._Behin betiko bermea._Adjudikazioaren zenbatekoaren % 4.

V._Proposamenak non eta noiz aurkeztu._Udal bulegoetan, Gazolatzen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 26 egun naturaletan, azken eguneko eguerdiko ordu biak baino lehen.

Klausulen pleguak interesatu guztien eskura daude udal bulegoetan edo 012 Infolocal telefonoan.

Gazolatzen, 2005eko martxoaren 21ean._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0512434