63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

G O R O Z I N

Obrak adjudikaturik

Gorozingo Kontzejuak, 2005eko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen: Santa María Magdalena ermita moldatzeko obrak Obras y Construcciones Ollobarren, S.L, enpresari adjudikatzea, 56.665,07 eurotan, Kontzejuarentzat eskaintzarik hoberena delako.

Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoa betez.

Gorozinen, 2005eko apirilaren 18an._Alkate kontzejuburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0511100