63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IGANTZI

Deialdia, Igantziko udalaren plan orokorraren idazketa kontratatzeko

Igantziko Udalak 2005eko apirilaren 8an egindako bileran, erabaki zen deialdi publikoa egitea Udaleko Plan Orokorra idazteko laguntza kontratua adjudikatzeko.

1._Kontratuaren xedea: IgantzikoUdal Plana idazteko laguntza kontratatzea.

2._Adjudikatzeko modua: lehiaketa bidez eta prozedura irekian, tramitazio arruntarekin, horretarako onetsi den baldintzen pleguari jarraikiz.

3._Hasierako prezioa: 60.000 euro, BEZa barne, beherako posturen bidez hobetu daitekeena.

4._Behin betiko bermea: adjudikazioaren prezioaren % 4.

5._Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia: udal idazkaritzan, Karrika Nagusia, 14, Igantzi; posta kodea: 31790; telefonoa: 948-637781; telefaxa: 948-637301.

6._Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: udal idazkaritzan, bulego orduetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabete bateko epean.

7._Proposamen eredua eta gainerako baldintzak Herriko Etxean dagoen pleguan agertzen dira, interesdunen eskura.

Igantzin, 2005eko maiatzaren 3an._Alkatea, Jesús María Begino Garro.

Iragarkiaren kodea: L0512078